Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Erreka Smart Fastening negozioan prozesu Teknikari baten bila gabiltza.
Lanpostu honetan bete beharreko funtzioak honako hauek izango dira:
• Artikuluen kudeaketa (ekoizpena eta erosketak):
Ekoizpen prozesuak definitu eta dokumentazioa sortu
Parametrizazio-softwareak eta artikuluaren datuak eguneratu
• Prozesuen kudeaketa:
Fabrikazio prozesuetan laguntza eman
Prozesu berriak garatu eta inplementatu, dokumentazio teknikoa prestatuz
• Tresneriaren kudeaketa:
Ekoizpenerako tresneria definitu eta diseinatu
Tresneriaren hornidura eta planoak kudeatu
• Arauen kudeaketa (Kalitatearekin elkarlanean):
Barneko eta bezeroen arauak betetzen direla bermatu
• Bezeroekin harremana:
Komertzialekin elkarlana eskaintzak prestatzean
Bezeroen teknikariekin komunikazioa, behar eta hobekuntzak identifikatuz
• Entseguak:
Entseguak definitu, burutu eta interpretatu
Arazo teknikoen arrazoiak identifikatu eta konponbideak planteatu
• Kalitatea eta homologazioa:
Homologazio eta ziurtagirietarako dokumentazioa kudeatu
Auditoriatan eta AMFEetan parte hartu
Enpresa: Lansarean
								Soldata: 
								
							
Lan-eskaintzan izena emateko lotura honetan sartu.