Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Koop57, Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzen den finantza etikoetako kooperatiba bat da. Euskal Herrian teknikari bat du eta jardun erdira, handitzeko aukerarekin, beste langile baten bila gabiltza.
Eskaintza irakurri eta postuan interesik izango bazenu, bidali zure Kurrikuluma edota aurkezpen euskarria euskalherria@coop57.coop helbidera.
Lanpostuaren helburu orokorra
-
Iruñeko proiektu konkretu baten dinamizazioa.
-
Koop57 Euskal Herriko komunikazio beharrei erantzutea.
-
Lursailaren eguneroko dinamiketan laguntzea.
Garatu beharreko erantzukizunak eta eginkizunak
-
Proiektu eta taldeen dinamizazioa.
-
Komunikazio lanak: albisteak sortu, webgunea eguneratu, sare sozialak kudeatu...
-
Itzulpen lanak.
-
Kanpaina espezifikoetarako materiala sortu.
-
Lursaileko batzordeak dinamizatu eta indartzeko lanetan laguntzea.
Gaitasunak
-
Euskara hizkuntza gaitasuna.
-
Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna.
-
Proposamen berriak egiteko gaitasuna.
-
Ekimenak aurrera eramateko eta arazoak konpontzeko gaitasuna, baita analisi-gaitasuna ere.
-
Garatu beharreko eginkizunetarako beharrezko ezagutzak izatea.
-
Pertsonen, erakundeen eta elkarteen arteko harremanetarako eta elkarreraginerako trebetasunak.
-
Taldean lan egiteko gaitasuna.
-
Zaintzaren ikuspegitik jarduteko jarrera proaktiboa.