Bigarren Hezkuntzako ingelesa eta frantsesa irakaslea

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako ingelesa eta frantsesa ikasgaietarako irakaslea behar du. 
 
 

Baldintzak

Interesdunek hizkuntzen irakaskuntzarako beharrezko gradua,  Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute.
 
Hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere. 
 
Bestalde,  %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.
 
 

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: LAUDIO IKASTOLA

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 35.000tik gora

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan deialdi honetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, https://laudioikastola.eus/eu/lan-poltsa, bideratu beharko da urtarrilaren 11ra arte beranduenik.