Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Mundukide Fundazioak 24 urte daramatza nazioarteko lankidetzaren arloan lanean, eta gaur egun 5 herrialdetan dihardu (Mozambike, Brasil, Kolonbia, Etiopia eta Ekuador) tokiko bazkideekin elkarlanean, eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta erakundeen indartzea sustatzen. Mozambike Programak 2002an ekin zien jarduerei, eta Mozambike iparraldeko landa-eremuan gauzatzen da. Programaren jarduera nagusia eskala txikiko nekazal ekoizpena da eta eskuhartzeeremua Lichinga – Pemba korridorea da. Programaren helburua familia-nekazaritzaren garapen produktibo eta komertziala bultzatzea da, horretarako programak laguntza teknikoa
eskaintzen du, ekoizpenerako behar diren hazi eta materialak errazten ditu eta nekazariei beraiek ekoitzitako produktuen salmentan laguntzen die. Azken sei urteetan, programan parte hartu duten nekazarien kopuruak nabarmen egin du gora, (15,000 pertsona baino gehiagok jaso dute laguntza urtero eta guztira 600.000.000MZN/urte inguruko ekoizpen lortu).
Egitekoak
Koordinatzailea, landa eremuan arituko diren lan-talde batzuen arduraduna izango da. Lan-talde hauek nekazal teknika zehatzak menderatzen dituzten eta trabatzaile rola hartuko duten nekazariz osatuta egongo dira. Lan talde hauek, nekazari elkarteekin eta nekazal produktuen banatzaileekin elkarlanean, nekazari familiei beren nekazaritza-ekoizpena handitzen eta dibertsifikatzen lagunduko diete.
Kooperanteek eta landa eremuko lan-taldeek osatutako talde bateko kide izango da eta programaren kudeatzailearen mende egongo da.
Enpresa: Mundukide - Kooperazio kooperatiboa
Soldata: