Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak
Eskaintzaren deskribapena:
Proiektuaren deskribapena :
OlatuKoop elkartea, Baztango Udala, Cederna Garalur elkartea, Udalbiltza eta Euskal Moneta elkartea elkar lanean ari dira mugaz gaindiko tokiko txanpon osagarri bat bultzateko. Proiektuaren bideragarritasuna egiaztatu ondoren, proiektua gizarteratzeko bigarren fase bati ekingo zaio eta, horrenbestez proiektu koordinatzailea kontratuko da.
Proiektuaren aurrekari gisara, hainbat erakundeek (Akitania Berria Eskualdea, Euskal Hirigune Elkargoa, Gipuzkoako Foru Aldundia) sustengatu duten Eusko Barter ikerketan kokatua dago (https://institut-des-monnaies-locales.org/eusko-barter/)
Funtzio nagusiak :
Elkartutako erakundeen bideratzaileekin lankidetzan, eginkizun hauek izango ditu:
-Mugaz gaindiko moneta-lankidetzarako talde eragileko kideen arteko harremana sustatzea eta animatzea.
-Hiru ikerketa-lurraldetan (Baztan, Oarsoaldea eta Ipar Euskal Herrian) tokiko bilerak animatzea eta/edo sustatzea parte hartuko duten gizarte eragileen iritzia jasotzeko.
-Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko enpresa, sindikatu eta elkarte-sareekin lan-bilerak egitea, proiektuaren funtsezko balioei eta arrakastarako baldintzei buruzko akordioa eraikitzearren.
-Proiektua egonkortzeko finantzaketa iturriak bilatzea eta laguntza deialdiei loturiko espedienteak kudeatzea.
-Laguntza teknikoa ematen duen hornitzailearekin komunikazio tresnak garatzea (webgunea, sare sozialak, komunikabideak, edizio lanak, e.a.).
-Kudeaketa orokorra gidatzea, plangintzari dagokiona zein ekonomikoa.
Zer eskaintzen da :
-Lanaldi osoko urtebeteko lan-kontratua, luzatzeko aukerarekin
-Tokiko ekonomian, euskaran eta transitzio ekologikoan oinarritutako proiektu batean parte hartzeko aukera
-Telelana egiteko aukera eta ordutegia antolatzeko aukera, beti ere, agendaren arabera
Zer eskatzen da :
-Proiektuen koordinazioan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea.
-Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
-Harreman publikoetarako eta sozialetarako gaitasuna.
-Lana autonomiaz kudeatzea.
-Euskara ondo menperatzea (C1 edo baliokidea)
-Gutxieneko ikasketak : lanbide heziketarako goi mailako titulazioa, lanpostuarekiko zerikusia duten arloetako unibertsitateko titulua edo, titulaziorik ez izanez gero, antzeko lanpostuetan esperientzia.
-Gidatzeko baimena eta kotxea
Baloratuko da:
-Elkarteen garapenean edo herrigintzan esperientzia izatea.
-Proiektuarekiko motibazio handia.
-Hizkuntza osagarrien ezagutza (frantsesa eta gaztelania, bereziki)
-Hizkuntza parekidea menperatzea
Enpresa: Olatukoop
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe
Lansareako eskaintzan izena eman.
Bidali CVa osatua eta aurkezpen gutuna helbide honetara: info@olatukoop.eus