Hizkuntza irakaslea - Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoan 2026-2027 ikasturtean Batxilergoan euskara eta Lanbide Heziketan ingelesa emateko irakaslea behar dugu.

Baldintzak

Itzulpengintza edo filologian graduatuak/lizentziatuak lehenetsiko dira, baina kontuan hartuko dira ingeles maila altua (C1 edo C2) ziurtatua eta euskarako C2 maila ziurtatua duten irakasleen hautagaitzak ere.
 
Horrez gain, beharrezkoa izango da euskarako C1 mailako agiria eta bigarren hezkuntzako irakasle masterra izatea. 

Laburpena

Lekua: Zarautz Gipuzkoa

Enpresa: Oteitza Lizeo Politeknikoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesdunek bidal dezatela curriculuma cv@oteitzalp.com helbidera, "HIZKUNTZAK 2026-2027" erreferentzia adieraziz emailaren gaian.