Elkarrizketak noiz izango dira
-
Ekainaren bukaera aldera, egon daitezkeen lanpostu hutsak aurreikusteko, hautaketa-prozesuak eguneratu eta hasiko ditugu espezialitate guztietan.
Noiz dakizu hautatutako pertsona zaren?
-
Ikasturte osoko eskaintzak: ekainaren amaieran, irekitako prozesuetako hautagairik onenei eskaintzen zaizkien lanpostu huts errealak ezagutzen dira, espezialitateka.
-
Ikasturtean zehar ordezkapenak egiteko eskaintzak: uztaileko hautaketa-prozesuetako posturik onenetan geratu diren pertsonei eskaintzen zaizkie. Hautagairik ez badago, lanpostua betetzeko hautaketa-prozesu berria irekiko da. Lanpostu hori berriro argitaratuko da EGIBIDEko webgunearen bidez.
Oharrak
Jasotako CV kopurua kontuan hartuta, hautatutako hautagaiei baino ez zaie erantzungo. Horregatik, aldez aurretik eskertzen dizugu prozesuan izan duzun interesa eta partizipazioa.