IRAKASLE LAN POLTSEN IREKIERA

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Getxon kokatutako San Nikolas Ikastola Kooperatiba Elkarteak, sor daitezkeen behar pedagogikoei eta ordezkapenei erantzuteko irakasle lan-poltsa ireki berri du etapa ezberdinetan. Horretarako, indarrean dagoen Ikastolen Lan Hitzarmena eta San Nikolas Ikastolako irakasleak kontratatzeko prozeduran jasotako irizpideak zein gardentasun protokoloak jarraituko dira. 

Lan-poltsa honako profil eta etapetarako osatuko dugu:


-HH 1 urte / hezitzaileak
-HH 2-5 urte
-LH
-PT
-DBH (zientzia, hizkuntza, gizarte eta gorputz hezkuntzako espezialitateak)

Baldintzak

Gutxieneko betekizunak:

-Dagokion etapako titulazioa edo baliokidea izatea.
-Euskararen C1 maila edo baliokidea izatea.
-DBHko irakasleen kasuan, dagokion gradua eta Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra edo baliokidea edukitzea.
-Espezialisten kasuan, dagokion aipamena edo espezializazioa edukitzea.

Titulazioaz gain, batez ere baloratuko dugu:
-Gaitasun orokorrak, izaera eta talde lanerako gaitasuna.
-Komunikaziorako eta harremanetarako trebetasunak.
-Motibazioa eta ikasteko prestutasuna.
-Irakaskuntzarako profil egokia zein esperientzia. Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren ezagutza.
-Euskalgintza eta Euskal Herriko Ikastolen proiektu eta balioekiko jarrera, atxikimendua eta konpromisoa.

Laburpena

Lekua: Getxo Bizkaia

Enpresa: SAN NIKOLAS IKASTOLA

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 21tik 31ra.

Curriculumak bidaltzeko:

Ikastolako www.sanikolas.eus webguneko formularioaren bidez.

SAN NIKOLAS IKASTOLA

Data: 2026-Mai-21
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Uribe Kosta
Udalerria: Getxo

Eskaintza noizarte:
2026-Mai-31

Enpresaren izena: SAN NIKOLAS IKASTOLA

34 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa