Ekoizpen-arduraduna

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Elías Querejeta Zine Eskolako (EQZE) ekoizpen-arduradunaren eginkizun nagusia da eskolan garatzen diren jarduerak antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Horien artean daude eskolaren prestakuntza-programetako jarduerak, ikerketa-sailaren jarduerak, ekoiztetxe gisa eskolak garatzen dituen proiektuak eta erakundeen arteko lankidetzetatik sortutako ekimenak. Ekoizpen-arduradunak lan hori eskolako beste sail batzuekin eta eskolaren erakunde bazkideekin (Tabakalera KGNZ, Euskadiko Filmategia eta Donostia Zinemaldia) elkarlanean egiten du, eta bere arloari dagokion aurrekontuaren arduraduna da.

• Programa akademikoa: EQZEko hiru prestakuntza-programetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) ikasketa-planean aurreikusitako jardueren ekoizpena antolatzea eta haren jarraipena egitea, baita akademikoak ez diren jarduerena ere.

• Master amaierako proiektuak: ikasleen master amaierako proiektuei ekoizpen lanetan laguntzea (aurrekontua, lokalizazioak, filmaketak, erakusketa eta instalazioen diseinua, zinema-programak eta abar).

• EQZE Laborategia: laborategiaren lan-planaren jarraipena egitea eta eskolan garatzen diren proiektuen postprodukzioa koordinatzea, beharren arabera (errebelatzea, digitalizazioa, muntaketa, zaharberritze digitala, etalonatzea, entrega-fitxategiak eta abar).

• Ekoizpena: alumni komunitatearen proiektu zinematografikoen ekoizpenean laguntzea (lan-planak, aurrekontua, baliabideen lagapena, jaialdi eta laborategietan parte-hartzea, eta abar).

• Espazioen kudeaketa: irakaskuntzarako eta lanerako espazioak erreserbatzea, bai eta mantentze- eta garbiketa lanetan sortzen diren beharren jarraipena egitea ere.

• EQZE Artxiboa: eskolako artxiborako materialak biltzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.

 

Baldintzak

Kontratua mugagabea izango da, sei hilabeteko probaldiarekin, eta lanaldia 0ekoa izango da. Ohiko ordutegia 09:00etatik 19:00etara bitartekoa izango da, egunean 7,75 orduko lanaldiarekin, betiere jardueren programaren beharren arabera. Urteko soldata gordina 40.000 eta 45.000 euro artekoa izango da.

Lanpostua betetzeko, unibertsitate-graduko titulazioa eta euskara, gaztelania zein ingelesa menderatzea eskatzen dira, baita ofimatikako ezagutzak ere. Era berean, baloratuko dira ikus-entzunezko ekoizpenean, kultur kudeaketan edo antzeko diziplinetan egindako prestakuntza osagarria, gutxienez lau urteko esperientzia ikus-entzunezko edo ekitaldien ekoizpenean, eta bereziki arte-prestakuntzako zentroetan, zinema-proiektuetan, zinema-jaialdietan edo kultura-erakundeetan izandako ibilbidea.

Halaber, kontuan hartuko dira postprodukzio-inguruneetako esperientzia eta software, formatu, kodek nahiz estandar teknikoen ezagutza, baita Euskal Herriko ikus-entzunezko sektorearen eta bere eragileen ezagutza ere. Pertsona autonomoa, ekintzailea eta gorabeherak konpontzeko gaitasuna duena bilatzen da, hainbat jarduera aldi berean kudeatzeko, epeak betetzeko eta taldean koordinatuta lan egiteko trebetasunekin. Era berean, garrantzitsutzat jotzen dira komunikazio-gaitasun onak, malgutasuna, xehetasunei arreta ematea, beharrak aurreikusteko ahalmena, eta zinemarekiko, kultura zinematografikoarekiko, sorkuntza artistikoko prozesuekiko nahiz irakaskuntzarekiko interesa.

 

Laburpena

Enpresa: SEDENA

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitza aurkezteko: www.sedena.es 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Hautagaitza aurkezteko: www.sedena.es 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.