Diseinatzaile grafikoa

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

TaPuntu Kooperatiban 2015. urtetik komunikazio eremuan lanean gabiltza. Usurbilen kokatuak gaude egun eta gaur egun diseinu grafiko alorreko kide berriaren bila gabiltza. Gurekin lan egin nahi?

 

Baldintzak

ZEREGINAK

  • Komunikazio-proiektuen zuzendaritza artistikoa.
  • Ideiagintza.
  • Marka korporatiboen diseinua eta zaintza.
  • Euskarri grafikoen diseinu eta maketazioa.
  • Euskarri grafikoen definizioa (materialak, formatuak, euskarriak…) eta ekoizpenerako hornitzaileen koordinazioa.
  • Komunikazio kanpaina integralen baitan, diseinu grafikoaren ardura izatea.
  • Arte finala.
  • Bezero arreta eta aholkularitza.

PRESTAKUNTZA ETA EZAGUTZAK

  • Goi-mailako ikasketa espezializatua, hauetako bat edo baliokidea den titulu batekin egiaztatu daitekeena:
  • Diseinu grafikoko goi mailako arte ikasketetako gradua.
  • Ikus-entzunezko komunikzio gradua.
  • Publizitateko eta harreman publikoetako gradua.
  • Sorkuntza eta diseinuko gradua.
  • Diseinu Grafikoko goi mailako heziketa zikloa.
  • Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinuko eta edizioko goi-mailako teknikaria.
  • Produkzio grafikoaren diseinuko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria.

 

  • Hauetako titulaziorren bat ez izatekotan, esperientziaren bidez erakutsi beharko dira diseinu grafikoko ezagutza aurreratuak.
  • Diseinu grafikoan ohikoak diren tresnen erabileraren inguruko ezagutza aurreratua.
  • Finkatutako zereginak aurrera eramateko moduko lan eskarmentu frogagarria.
  • EGA edo baliokidea den euskara maila.
  • Profesionalki euskaraz eta gaztelaniaz lan egiteko gaitasuna.

GAITASUN PERTSONALAK

  • Profesionalki euskaraz zein gaztelaniaz lan egiteko gaitasuna.
  • Autonomia eta proaktibitatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Bezero arretarako gaitasuna. 

 

BALORATUKO DA

  • Hizkuntza osagarrien ezagutza.
  • Komunikazio alorrean eta errelato grafikoaren eraikuntzan ezagutzak izatea.
  • Webguneen diseinuan ezagutzak izatea.
  • Hizkuntza parekidea menperatzea eta berdintasunarekin zerikusia duen prestakuntza izatea.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta kooperatibismoaren inguruko ezagutzak izatea.
  • Beterri-Buruntza eskualdean bizitzea.

 

ESKAINTZEN DUGUNA

  • Jardunaldi osoa kontratu mugagabearekin.
  • Urteko soldata gordina: 21.514,20€ (emaitzen araberako ordainsari gehigarri bat lortzeko aukerarekin)
  • Hautagaia lanean hasi eta bi urtez kontratupean lanean igaro ondoren, Kooperatibako epe luzeko bazkide langile bilakatzea irudikatzen dugu.
     

 

Laburpena

Lekua: Usurbil Gipuzkoa

Enpresa: TaPuntu

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

INTERESATZEN ZAIZU?

Bidali zure CV eta aurkezpen euskarria (nahi duzun formatuan) helbide honetara: hautagaitza@tapuntu.eus. 
Hautagaitzak bidaltzeko epea: uztailak 14

 

TaPuntu

Data: 2024-Eka-25
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Usurbil

Eskaintza noizarte:
2024-Uzt-14

Enpresaren izena: TaPuntu

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa