Tokixan egitasmoko ekoizpen gunerako lan deialdia (2 lanpostu)

Deskribapena

Arloa: Elikagaiak / Edariak / Nekazaritza / Arrantza

Eskaintzaren deskribapena:

Debagoiena eskualdean elkarlanean elikadura burujabetza helburu duen proiektu bat garatzen dihardugu hainbat erakundek. Elikadura burujabetzara bidean, ekoizpenetik kontsumora tokiko elikadura sistema eraikitzeko jauzi bat egiteko urratsak eman eta oinarri konpartitu bat sortzen gabiltza. Zentzu horretan, agroekologiaren oinarriak landuko dituen ekintzailetza kolektibo eta kooperatiboa sustatzeko gune bat jarri nahi dugu martxan.

 

Bertan barazki eta frutak ekoiztetik haratago etorkizuneko ekoizpen agroekologiko kolektibo berrien erreferentziazko gune, eskola eta bidelagun izango da, nekazari berrien formazio eta instalazio prozesua bideratuz eta instalazio berriak martxan jartzeko orduan babestuz. Ekoizpen hau Tokixanen ekoizpenaren ildoari lotuta egongo den tresna bat izango da eta bere kideak Tokixanen estrategiari egingo diote ekarpena.

 

Egitekoak

 

  • Barazki eta fruten ekoizpena.

  • Ekoizpen gunea kudeatu eta ekintzaileen bidelagun izan.

  • Tokiko eragileekin koordinazio lanak.

     

 

 

Baldintzak

Ezinbesteko baldintzak

 

  • Baratzegintza agroekologikoan formakuntza eta esperientzia izatea.

  • Talde lanean eta proiektu integraletan aritzeko gaitasuna.

 

Honako hauek baloratuko dira

 

  • Proiektu berri bat gidatzeko eta elkarlanean aritzeko gogoa.

  • Lehen sektoreak eta agroekologiak duen balio estrategikoarekin kontzientzientzia izatea.

  • Debagoienakoa izatea eta bertako eskualdeko lehen sektorearen eta tokiko erakundeen ezagutza izatea.

  • Harremanetarako erraztasuna izatea, ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna.

  • Enpresa edo elkartegintzan esperientzia kudeaketa arloan.

  • Epe luzerako apustua egiteko prestutasuna.

  • Taldeko hautagaitza.

  • B gidabaimena.

 

Laburpena

Lekua: Oñati Gipuzkoa

Enpresa: Tokixan

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izaera kooperatiboa izango duen proiektu honen parte izan nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratzeko idatzi honako helbide honetara: tokixan@tokixan.eus

Azken egunak Urriak 28a izango da.