Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Eszedentzia bat betetzeko komertziala behar du Tolosaldeko Ataria komunikabide multimediak.
Eskatzen da:
- Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
- Komertzial lanetan esperientzia izatea.
- Marketing alorrean ezagutza izatea baloratuko da.
- EGA edo baliokidea den euskara maila izatea.
- Tolosaldekoa izan edo eskualdea ezagutzea.
- Gidabaimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da:
- Laneko kontratua, gizarte segurantzarekin. Gutxienez 2 urte, eszedentzia bat betetzeko.
- Finko eta komisioz osatutako soldata.
- Bezero zerrenda eta urteko helburu zehatzekin.
Interesa duenak Curriculum Vitae eta aurkezpen gutuna bidali tkt@ataria.eus posta elektronikora edo Tolosaldeko Atariara (San Esteban, 20. 20400 Tolosa) 2018ko apirilaren 10a baino lehen.
Lekua: Tolosa Gipuzkoa
Enpresa: Tolosaldeko Ataria
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Interesa dutenek Curriculum Vitae eta aurkezpen gutuna bidali behar dute apirilaren 10a baino lehen tkt@ataria.eus helbidera.