informatika-ingeniaria

Deskribapena

Arloa: Informatika / Internet

Eskaintzaren deskribapena:

Euskararen etorkizun teknologikoa garatzen lagundu nahi duzu?

UZEIren Informatika Saila indartzeko, informatika-ingeniari baten bila gabiltza. Softwarea garatu eta hizkuntza-teknologiekin lotutako proiektuetan parte hartuko du.
 

Lanpostuaren xehetasunak eta baldintzak osorik ezagutzeko, egin klik hemen (UZEIren webguneko albistea).

Baldintzak

• Informatika-ingeniaritzako gradua edo titulazio baliokidea.

• Programazioan eta software-garapenean oinarri sendoak eta datu-baseei eta software-aplikazioen arkitekturari buruzko oinarrizko ezagutzak.

• Euskaraz ahoz zein idatziz lan egiteko gaitasuna; arazo teknikoak aztertzeko eta konpontzeko trebetasuna. Ingelesa hitz egitea baloratuko da.

• Autonomia, ekimena, talde-lanerako jarrera eta etengabe ikasteko gogoa.

• Teknologia hauek ezagutzea baloratuko da: Python, Java edo antzeko hizkuntzak; SQL, web-aplikazioak eta APIak; Git/SVN, Linux, Docker eta CI/CD; software-probak; HNP/NLP, LLMak eta AA tresnak.

• Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra izatea baloratuko da.

• HNP edo I+G arloetan esperientzia izatea ere kontuan hartuko dira.

Ez da beharrezkoa teknologia horiek guztiak menderatzea

 

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa

Lan mota: Presentziala

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure curriculuma uzei[A_BILDUA]uzei.eus helbidera, 2026ko abenduaren 7a baino lehen.

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa

Data: 2026-Aza-20
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Abe-07

Enpresaren izena: UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa