Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Zenbaki S.koop.-en, Debagoienean kokaturiko aholkulari eta abokatuen bulegoa, aholkulari fiskal
baten bila gabiltza, gure bezeroen kontabilitate- eta zerga-aholkularitzako zerbitzuak ematen
espezializatuta dagoen taldean parte hartzeko.
Pertsona konprometitu eta proaktibo baten bila gabiltza, fiskalitatean, bezeroarekiko tratuan eta
talde-lanean interesa duena.
Beraz, aholkularitza fiskal arloan lan egin nahi baduzu eta Enpresen Administrazio eta
Zuzendaritzako Gradua edo Zuzenbide Ekonomikoko Gradua baduzu, hau da zure aukera.
Eskaintzen den lanpostu honetan euskaraz moldatzen jakitea beharrezkoa da eta esperientzia
positiboki balioetsiko da.
Lanpostuaren funtzioak honako hauek izango dira:
-
Estatuko zein nazioarteko enpresa autonomo eta partikularrei aholkularitza fiskalorokorra ematea.
-
Compliance zerbitzuak, besteak beste, BEZaren, sozietateen, errentaren eta abarren aitorpenak egitea eta aurkeztea, eta kontabilitate-taldeari laguntzea.
-
Zergak ikuskatzeko eta egiaztatzeko prozeduretan parte hartzea.