Administraria Donostiako Justizia Errestauratiboaren Zerbitzurako

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Donostiako Justizia Errestauratiboaren Zerbitzurako administrari baten bila gabiltza.

Eskainitako lan baldintzak:

  • Kontratu mugagabea.
  • Lanaldi osoa, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 15:00etara, eta astearte edo asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara.
  • Berehala lanean hastea
  • Gipuzkoako Esku-hartzearen Sozialaren Sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren araberako soldata (III. taldea).

Lanposturen eginkizun nagusiak:

  • Jendearentzako arreta: aurrez aurre eta telefonoz. Egunean, batez beste, 40/50 telefono-dei egiten dira, eta, batez beste, 20 pertsonari ematen zaie aurrez aurreko arreta.
  • Zerbitzuaren kudeaketa eta antolaketa administratiboa.
  • Espediente judizialak plataforma informatiko espezifiko baten bidez kudeatzea: espedienteak jaso, erregistratu eta artxibatzea.
  • Eragile juridikoei arreta ematea.
  • Bulegoko estatistikak egitea.

 

Baldintzak

Prestakuntza eta esperientzia:

  • Administrazioko Goi-mailako zikloa.
  • Trebetasun aurreratua Word, Excel eta Access programekin.
  • Euskara EGA, C1 edo baliokidea.
  • Antzeko lanpostu batean gutxienez urtebeteko esperientzia izatea

Lanpostuari dagozkion gaitasunak:

  • Elkarrizketarako, arazoak konpontzeko eta proposamenak egiteko gaitasuna
  • Talde-lanerako gaitasuna
  • Gizarte-trebetasunak eta enpatia
  • Eginkizunak kudeatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: IRSE-EBI

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Honako estekan sartu behar dituzu zure datuak eta Kurrikuluma PDF formatuan: https://forms.gle/WAnrDPfEdJn71ZCr8. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin bakarrik jarriko gara harremanetan.

IRSE-EBI

Data: 2025-Ira-19
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2025-Ira-30

Enpresaren izena: IRSE-EBI