Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
JAKINOLA, Hizkuntza Etxea, kooperatiba gisa antolatua den hizkuntza formakuntza zentro bat da, berritasun pedagogikoa eta lankidetza izpiritua uztartzen dituena.
Hizkuntza kurtsoak eta animazioak eskaintzen ditugu, gure lurraldeko aniztasun linguistiko eta kulturala agerian emateko.
Partikularren, profesionalen eta enpresen beharretara egokitutako formakuntzak proposatzen ditugu, metodo interaktibo eta eraginkorrak plantan jarriz.
Gure eginkizuna da gure ikasleei laguntzea hizkuntzak menperatzen, formatzaile gaituak, pedagogia tresna berritzaileak eta ikasketa giro dinamiko eta lagunkoia erabiliz.
JAKINOLAn sartzea jakintzaren transmisioan engaiatua eta zaletua den talde baten sartzea da, etengabe aldatzen ari den esparru profesional batean.
Administrazio arduradunak formakuntza zentroaren administrazio eta antolaketa kudeaketa egiten du. Bera arduratzen da barne zerbitzuen funtzionamendu egokiaz eta ikasleen eta hezitzaileen gogobetetzeaz.
Ikasle eta hezitzaileen harrera eta orientazioa gainbegiratzea.
Izen emaite txostenak kudeatu eta dokumentu administratiboen segipena egin.
Formakuntza eta gelen plangintzen kudeaketa bermatu.
Barne administrazio prozedurak plantan ezarri eta optimizatu.
Fakturazioaren, ordainketen eta bezeroen birbidalketen jarraipena egin.
Hornitzaileekin harremanak kudeatu.
Fromatzaileen kontratuen segipena egin.
Zuzendaritzari laguntzea zentroaren garapen estrategien lantzean.
Araudiaren (Qualiopi, DBEO, etab.) betetzean parte hartzea.
Zentroko zerbitzuen etengabeko hobekuntzan laguntzea.
✅ Kulturartekotasunarekiko aisetasuna eta sentsibilitatea, kultura anitzeko ingurune batean eboluzionatzeko gaitasunarekin.
✅ Burotika tresnen menperatzea (Google Suite, Dolibarr, eta abar)
✅ Antolaketa gaitasuna eta zorroztasuna txostenen segimenduan
✅ Autonomian lan egiteko eta hainbat zeregin aldi berean kudeatzeko gaitasuna
✅ Harremantasun ona eta bezeroarentzako arretaren zentzua
???? Bac+2tik Bac+5era
Ordutegia : 35 ordu astean . 09:00-17:00
Lantokia : 69 Blvd. Alsace Lorraine, Baiona
Abantailak : Osasun mutuela
Lekua: Baiona Lapurdi
Enpresa: Jakinola
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe
Bidali zure curriculuma eta motibazio gutuna jgarate@jakinola.eus helbidera edo deitu 06 03 57 53 66 zenbakira informazio gehiagorako.
Bidali zure curriculuma eta motibazio gutuna jgarate@jakinola.eus helbidera edo deitu 06 03 57 53 66 zenbakira informazio gehiagorako.