Ahize-AEK-k hizkuntza kudeaketarako aholkulari lan-poltsa 2024 osatu nahi du

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Aholkulari bila gabiltza, hauen funtzioak honako hauek izango dira:

 

Erakunde eta enpresetan hizkuntza aniztasuna kudeatzeko eta  euskararen

erabilera areagotzeko proiektuak diseinatzea, kudeatzea eta ebaluatzea.

 

Hizkuntza ohitura, jarrera eta praktikak eraldatzeko esku-hartzeak dinamizatzea.

 

Arlo estrategikoetan euskararen normalizazioa bultzatzeko proiektu berritzaileak

sortzea eta garatzea.

 

Euskara planekin lotutako aplikazioak eta dirulaguntza deialdiak kudeatzea.

 

Eskaintzen da:

• Diziplina anitzeko lantaldean aritzea.

• 6 hilabeteko kontratua, luzagarria eta mugagabea bihurtzeko aukera.

• Lan-ordutegi malgua eta etxetik lan egiteko erraztasunak.

• Enpresa interesgarri eta garrantzitsuetan, zein proiektu berritzaileetan aritzea.

• Erakunde eta jendarte eragileekin lankidetza.

• Etengabeko garapen profesionala.

• Lanean hastea berehalakoa izango da

 

 


 

Baldintzak

Lizentziatura.

Euskara maila altua (C1 edo baliokidea).

B1 gidabaimena.

Proiektuak kudeatzen eta koordinatzen esperientzia.

Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko, zein taldeak dinamizatzeko gaitasuna.

Soziolinguistika eta Hizkuntzaren Normalizazioaren inguruko ezagutza.

Laburpena

Enpresa: Ahize-AEK

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaiek, 2024ko apirilaren 8a baino lehen, curriculuma eta argazkia bideratu behar dute ahize@aek.eus helbidera.Curriculuma beteko dute ahalik eta zehatzen.

Ahize-AEK

Data: 2024-Mar-22
Herrialdea: Bizkaia,Araba

Eskaintza noizarte:
2024-Api-09

Enpresaren izena: Ahize-AEK

Ez dago hautagairik