Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak
Eskaintzaren deskribapena:
Euskampus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Tecnalia fundazioa, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitatea (UB) erakundeak izanik sustatzaile, eta komunitate aberats eta askotarikoak aktibatu eta mobilizatuko dituen pertsona baten bila dabil.
Gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusitibatea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, eta gure helburu nagusia erronka globalei erantzutea eta gizarte inpaktu eta balio gorena sortzea da.
Euskampus Fundazioa hainbat programa diseinatu eta garatzen dabil egun, besteak beste, Euskadin pertsonek (pazienteek, zaintzaileek eta osasun arloko profesionalek) minbiziarekin bizitzeko duten modua aldatzea xede duen BIZI ON ekimena.
Horretarako, hainbat profiletako eta hainbat ingurunetako jende asko kontzientziatu, aktibatu eta mobilizatu behar da. BIZI ON komunitatea abian da jada eta, orain, bultzada handiagoa behar du hazteko eta lortu nahi dugun aldaketa eragiteko.
Misio ausart horretan, zaintza ereduak eraldatzen dituen The Care Lab taldeko aktibistekin elkarlanean ari da Euskampus.
Komunitate honetako aktibista, mobilizatzaile eta kudeatzaile izanik, zure ardura izango da
BIZI ON komunitatea inplikatzea, aktibatzea eta mobilizatzea
Deskribatutako aldaketa eragiteko beharrezkoak diren eragile, erakunde eta pertsona guztien sustapenaz, mobilizazioaz eta komunikazioaz arduratuko zara, nagusiki.
• Funtsezkoak diren eragileak eta pertsonak identifikatzea, hala nola pazienteen elkarteak, eta minbiziarekin duten lotura eta haien eragin-eremua zehaztea.
• Erakundeak eta pertsonak mobilizatzea, sistemek (osasun sistemak, gizarte-zerbitzuek, arretako eta zaintzako sistemak...) nola funtzionatzen duten eta nola erlazionatzen diren ulertuta.
• Bizi ON mugimenduko eta komunitateko kide izatearen sentimendua motibatzea, bai espazio fisikoetan, bai gune digitaletan, aurrez aurreko topaketak eta ekitaldiak antolatuta eta bideratuta, eta komunitate horretako kideak ekintzetara bultzatzea.
• Aktibatzeko eta mobilizatzeko ekintzak diseinatzea eta ezartzea.
• Bizi ON komunitatearen komunikazioan eta hedapenean laguntzea, hedapen horretarako edukiak sortuta eta sare sozialak kudeatuta.
BIZI ON ekimenaren barruan eta zientzia-gizartea lankidetzari lotutako etorkizuneko ekimenen esparruan egiten diren proiektuetako lantaldeko kide izango zara. Zeregin horren barruan sartzen da ekosistemako eragileak aktibatzeko, mobilizatzeko eta eragile horiekiko harremana zaintzeko ekintzen koordinazio operatiboa, eta komunikazio ekintzak eta edukiak planifikatzea eta gauzatzea, egoki ezagutzera emateko.
Inplementazio ekintzak egitea, Bizi ON koordinatzen duen taldeak ezarritako helburuak betetzearren
Zaintza eredua komunitatetik eraldatu ahal izateko, kontzientziazioa ezinbestekoa da, ebidentzian eta ezagutza egiaztatuan oinarrituta. Horregatik, kontratatutako pertsona proiektua koordinatzen duen taldeko kide izango da, eta helburu estrategikoak mobilizaziotik betetzera bideratutako ekintzak diseinatzen eta ezartzen lagunduko du.
Eginkizun nagusiak
Hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:
Proiektuen kudeaketa
• Aktibazioko eta mobilizazioko ekintzen koordinazio integrala (diseinua, abiaraztea, kudeaketa eta BIZI ON komunitateko kideei laguntzea).
• Jarraipen operatiboa, ekimen berriak abian jartzeko laguntza eta lankidetza aukerak identifikatzea.
• Antzeko ekimenen benchmarka.
Komunikazioa eta edukiak
• Programarekin lotura duten edukiak sortzea webgunerako, sare sozialetako, newsletteretarako eta hedapen materialetarako.
• Unean uneko jardueren komunikazio estaldura (emanaldi laburrak, bideoak, argazkiak), komunikazio taldeekin elkarlanean.
• Parte-hartzean oinarritutako dinamikak, bilerak eta aurrez aurreko eta/edo online topaketak antolatzea eta horietan laguntzea.