Arloa: Papera / Inprimaketa / Edizioa
Eskaintzaren deskribapena:
Ikas pedagogia zerbitzuak euskarazko baliabide pedagogikoak argitaratzen ditu. Eginkizun hori Hezkunde
nazionalarekin eta Euskararen erakunde publikoarekin hitzartua du.
Ikas zentroa egitura ttipia baita, lan taldea zalu eta ernea du.
Langile baten ordezkatzeko, Ikasek bigarren mailako argitalpen proiektu arduraduna bilatzen du. Denbora osoko lan kontratu finkoa da, Uztaritzeko egoitzan kokatua.
Eginkizuna
Akatsik gabeko dokumentuen ekoiztea bigarren mailako irakasleen eta ikasleentzat, barne eta kanpo
baliabideak kudeatuz eta koordinatuz.
Lan mota nagusiak
• Euskal irakasleen eta ikasleen beharretan oinarritzen diren argitalpen proiektuen sortzea eta burutzea
• Proiektuen garatzeko urratsen planifikatzea
• Enpresa kanpoko eta barneko zerbitzu hornitzaileen kudeatzea eta koordinatzea (idazleak, itzultzaileak,
ilustratzaileak...)
• Idazleen eta itzultzaileen testuen kontrolatzea (beharrez berriz idaztea) baldintzen bildumen
araberakoak direla segurtatzeko
• Argitalpenen eguneratzeko beharrei adi egotea
• Proiektuetako aurrekontuen kudeatzea eta menderatzea
• Zerbitzu hornitzaileen sarearen garatzea eta sustatzea (zerbitzu hornitzaileen aurkitzea, haien
formatzea...)
• Etengabeko hobekuntzako urraspidean aritzea eta proposamen ekarle izatea