Arreta eta Komertzializazio Arloko Kudeatzaileak

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

IRUNGO eta BILBOKO BULEGOETARAKO ARRETA ETA KOMERTZIALIZAZIO ARLOETAKO KUDEATZAILEAK

 

ESKAINITAKO POSTU KOPURUA

BI

FUNTZIOAK

Arreta eta Komertzializazio Arloetako lanak txandakatuz:

  • Bazkideenganako arretaren kudeaketa (eposta bidez, telefonoz edota modu presentzialean) eta zerbitzuen salmenta ondorengo harremana mantentzea.
  • Bazkidegai berriei zerbitzu nahiz kooperatibaren informazioa ematea.
  • Zerbitzuen altak, bajak eta tarifa aldaketen kudeaketa.

MAILA

Administrari laguntzailea

GAINBEGIRALEA

Arloetako arduradunak eta Zuzendaritza

KOKALEKUA

Irun eta Bilbo

PROBALDIA

6 Hilabete

KONTRATU MOTA

Iraupen jakineko bazkide langilea (urtebetez)

LEHENENGO URTEAREN ONDOREN

Izaera mugagabeko bazkidea

LAN JARDUNALDIA

Egunean 8 orduko lanaldia.

LANSARIA

Kooperatibako lan-baldintzen arabera, 22.503,68 €. ko lansari gordina urtean.

LAN BALDINTZAK

Barne-araudiaren arabera

 

Baldintzak

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Jakintza arlo hauek baloratuko dira:

  • Bezero arretara bideratutako ezagutza.

  • Ofimatika edo bulego kudeaketa

ESKARMENTUA

Ondorengo eskarmentua baloratuko da:

  • Talde lanean aritu izana.

  • Arreta komertzialean lan egin izana.

  • Bulegoen kudeaketan aritu izana.

  • Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan parte hartu izana.

HIZKUNTZEN EZAGUTZA

  • EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).

  • GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.

TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA

Aplikazio edo programa zehatzen ezagutza baino, ordenagailuarekin aritzeko trebetasuna da baloratuko dena.

BESTE EZAUGARRI BATZUK

Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:

Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.

KONPETENTZIAK

  • Ekimenekoa izatea.

  • Proiektu eta prozesuen kudeaketarako gaitasuna.

  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.

  • Lanerako autonomia.

  • Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.

 

Laburpena

Enpresa: IZARKOM KOOP. ELK.

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000