Bizipoza elkartea. Teknikari dinamizatzailea behar dugu , Bizipoza Eskola kudeatzeko.

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

Bizipoza elkartea , izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familiek osatutako Euskal Herriko 41 elkartek osatutako gizarte eragilea da (bizipoza.eus / bizipozaeskola.eus) . Ondorengo helburuak ditu elkarteak:

  • Izaera bereziko gaiak azalaraztea ume zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz.
  • Errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza eskaintzea.
  • Gizartegintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea, boluntario sare bat osatuaz.

 

Euskaraz elkartasuna sustatu nahi dugu auzolanaren bidez bizipoza nagusitu dadin.

 

Denona eta denontzat izango den Euskal Herria eraikitzeko bidean, behar bati erantzuteko sortu zen Bizipoza Eskola.

Hezkuntzaren eta Bizipoza elkartearen arteko harremana aspalditik dator eta ekarpen praktiko bezain garrantzitsu eta beharrezkoa da hau hezkuntza formal, ez-formal eta herrigintzarentzat.

Maila eta eremu ezberdinetara bideratutako jarduerak eskaintzen ditu.(bizipozaeskola.eus )

 

Teknikari dinamizatzailea behar dugu, Bizipoza Eskola  proiektua kudeatzeko ardura izango duena.

Proiektu garatzailearen eginkizunak: 

  • Bizipoza Eskolako helburuei loturiko proiektuak eta aurrekontuak diseinatzea eta aurrera ateratzea
  • Txostenak garatzea, dirulaguntzak bideratzea.
  • Bizipoza proiektu orokorraren proiektu zehatzetan laguntzea.

 

Printzipioz urtebeteko iraupena izango duen lanaldi erdiko eskaintza da. 

 

 

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Talde lanerako, harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna. 
  • Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.
  • Ordutegi malguan lan egiteko aukera izatea

Baloratuko da: 

  • Hezkuntza sistemaren ezagutza izatea eta hezkuntzarekin lotutako ikasketak izatea.
  • Bilerak dinamizatzeko gaitasuna izatea. 
  • Proiektuak garatzen esperientzia izatea: proiektuak diseinatzen eta aurrera eramaten , txostenak garatzen, dirulaguntzak bideratzen.
  • Gizartegintzan, euskalgintzan, herrigintzan aritua izatea.

 

 

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak bidaltzeko: bizipoza@bizipoza.eus

Azken eguna: Azaroak 20 (egun hau barne)

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Curriculumak bidaltzeko: bizipoza@bizipoza.eus

Azken eguna: Azaroak 20 (egun hau barne)

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA

Data: 2026-Aza-05
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2026-Aza-20

Enpresaren izena: BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA

Ez dago hautagairik