Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak euren ekimenak, egitasmoak... aurrera eramateko dinamizatzailea behar du. Lan eskaintza:
- Astean 40 orduko lanaldia
- Ordutegi malgua
- Denboraldi luzerako kontratua
- Eginkizunari dagozkion soldata eta lan baldintzak
Zer eskatuko da:
- Hernani ondo ezagutzea
- Euskara ondo menperatzea, ahoz zein idatziz
- Pertsona dinamikoa izatea: Taldeak dinamizatzeko eta koordinatzeko gaitasuna
- Ofimatika programak, sare sozialak... ezagutzea eta erabiltzen jakitea
Zer baloratuko da:
- Euskalgintzarekin zer ikusia duten ikasketa/ikastaroak eginak izatea
- Hizkuntza normalkuntzako lanetan esperientzia edukitzea
- Administrazio ezagutza: Diru-laguntzak, kontabilitatea…
- Gida baimena eta autoa izatea
- Dobera Euskara Elkarteko bazkide izatea
Lekua: Hernani Gipuzkoa
Enpresa: Dobera Euskara Elkartea
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Bidali zure curriculuma maiatzaren 12a baino lehen.
Hautagaiak bakarkako elkarrizketa egin ostean, idatzizko froga bat egin beharko du.