Dokumentazio-Sailerako Langilea. Erref.: 2024195

Deskribapena

Arloa: Metalgintza / Metalak / Beirak

Eskaintzaren deskribapena:

Azpeitiko enpresa garrantzitsu batek pertsona bat behar du dokumentazio-sailerako. Honako lan hauek egin beharko ditu:

  •       Makinak kargatzeko/deskargatzeko planak eta jarraibideak garatzea. Horretarako, garrantzitsua izango da PLANOAK INTERPRETATZEKO eta desmuntatzeko eta garraiatzeko modu sinpleenak baloratzeko dituen gaitasunak. Halaber, garraio berezien erabileraren aurrean desmuntatzeak duen kostuaren azterketa ekonomikoa egitea.
  •       Makinak mantentzeko prozedurak sortzeko beharrezko dokumentazioa garatzea. Horretarako, garrantzitsua izango da makinak muntatzen eta doitzen jakitea.
  •       Makinen piezen katalogoak garatzea, gomendatutako ordezko piezak barne.
  •       Eskuliburuaren osotasuna kudeatzea.

 

 

Baldintzak

 

  •       Lanpostuari lotutako Lanbide Heziketako ikasketak.
  •        Esperientzia makinen muntaia mekanikoan.
  •       Ingeles idatzia: B2 (dokumentuak ingelesez idazteko gaitasuna).
  •       3D planoak eta ereduak interpretatzeko gaitasuna.
  •       Diseinu-tresnen erabilera baloratuko da, hala nola AutoCAD eta SolidWorks.

Laburpena

Lekua: Azpeitia Gipuzkoa

Enpresa: UROLANPREST - IRAURGI BERRITZEN GARAPEN AGENTZIA

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali CVa info@urolanprest.eus helbide elektronikora, goian agertzen den erreferentzia zenbakia jarrita.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Bidali CVa info@urolanprest.eus helbide elektronikora, goian agertzen den erreferentzia zenbakia jarrita.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

UROLANPREST - IRAURGI BERRITZEN GARAPEN AGENTZIA

Data: 2024-Eka-12
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Azpeitia

Eskaintza noizarte:
2024-Uzt-19

Enpresaren izena: UROLANPREST - IRAURGI BERRITZEN GARAPEN AGENTZIA

Ez dago hautagairik