Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) «erabilpen» saileko laguntzaile administratibo bat bilatzen du, denbora osoz, urte bateko lan kontratuarekin.
“Erabilpen” saileko arduradunaren ardurapean, hizkuntza politika obratzeko administrazio eta tekniko laguntza-lanak egitea.
Saileko administrazio lanak egitea
-
Saileko telefonozko harrera egin eta informazioa behar bezala hedatzea
-
Erabilpen sailari buruz internetez egin galdeei erantzutea eta erantzun ereduak sortzea
-
Saileko Misio kargudunen agendak kudeatzea eta hitzorduak hartzea
-
Sailari dagozkion bilkuren antolaketa administratibo eta teknikoa bermatzea
-
Sailari dagozkion aktualitate eta dispositiboen eguneraketa EEPko webgunean bermatzea
-
Dokumentuak egiten eta forman ezartzen laguntzea (EEPko batzorde erabakitzaileentzako dokumentuak, etab.)
-
Biltzar Nagusiak hartzen dituen erabakien segipen administratiboa egitea (hitzarmenak, dispositifs)
Hizkuntza kalitatearen misio kargudunarekin loturan, itzulpenen eta hizkuntza baieztapenen kudeaketa egitea
-
Itzulpen eta baieztapen eskaerak kudeatzea
-
Itzulpen, itzulpen-memoria eta datu baseak kudeatzea (eguneratzea, elikatzea, antolatzea)
-
Egin behar diren itzulpenak egitea
-
Dokumentu elebidun ereduak forman ezartzea EEPko partaideen esku uzteko gisan
"Euskaraz Lan Egin” dispositiboaren segipen administratiboa egitea
Beste sailen lekukoa hartzeko edota horien indartzeko lan egitea
-
Beharrez gero, “Zuzendaritzari laguntza, kudeaketa administratibo eta teknikoa” misio karguduna eta “Transmisio” laguntzaile administratiboa laguntzea
-
“Zuzendaritzari laguntza, kudeaketa administratibo eta teknikoa” misio karguduna eta “Transmisio” laguntzaile administratiboa ez direlarik hor, lekukoa hartzea: telefonoan erantzutea, itzulpen kaskoen maileguak kudeatzea, etab.
Postu-fitxa hau alda daiteke zerbitzuaren beharren arabera.