Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Gure taldea indartu eta proiektuaren parte izateko Euskara Irakasle baten bila gabiltza, helduei A1-C1 maila bitarteko talde zein banakako mintza-eskolak emateko. Horrez gain, irakasle legez suertatu daitezkeen lanak ere jardunaren parte lirateke.
Eskolak bideokonferentzia bidez eta telefonoz ematen direnez, telelana egiteko aukera badago.
Formazioa eskaintzen dugu, lan-giro ona eta etorkizunean garatuko ditugun proiektuetan parte hartzeko aukera.
Printzipioz aldizkako finkoaren kontratua izango litzateke (20-30 ordu/astean aurreikusten dugu). Prestasuna goizez eta arratsaldez zerbitzu eskariaren arabera.
Ezinbestekoa gutxienez C1 euskara maila egiaztatuta izatea, baita lizentziatura/gradu titulu bat eskuratu izana.
Irakaskuntzan eskarmentuduna. Batez ere, helduentzako euskarazko eskolak ematen aritu izana baloratuko da.
Ofimatika, Windows Office erabiltzailea.
Enpresa: bai&by Fundazioa
Lan mota:
Hibridoa
Soldata:
Zehaztu gabe
Interesa izanez gero, mesedez, eman izena eskaintza honetan eta erantsi CV dokumentua. Mila esker!