Harreragile-idazkari lanpostua

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Shelter Surf lantaldera etorriko den harreragile-idazkari baten bila gabiltza.

 

Lanpostuaren ezaugarriak:

- Lanaldi erdia, lanaldi osoa izateko aukerarekin

- Astelehenetik ostiralera arratsaldez; larunbat goizez

Egin beharrekoak:

- Shelter Surf eskolan harrera lanak egin, mezu elektronikoak eta telefonoa erantzun eta erreserbak planifikatu

- Eguneroko itxierak egin, zerbitzuen fakturazioa kudeatu eta ordainketen kontrola eraman

- Bezero, hornitzaile, administrazio eta finantza erakundeekin ahozko eta idatzizko harremana

- Bultzatzen diren proiektuetan laguntza administratiboa

- Eta oro har, antzerako beste edozein funtzio betetzea

Baldintzak

- Administrazio arloko prestakuntza

- Berehala hasteko prest

- Hizkuntzen ezagutza. Ezinbestekoa euskara eta ingelesa. Frantsesa baloratuko da

- Harremanetarako gaitasuna

- Lan-taldean aritzeko gaitasuna

- Informatika ezagutza: posta elektronikoa, Office, Drive...

Laburpena

Lekua: Zarautz Gipuzkoa

Enpresa: SHELTER SURF

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Kurrikulumak aurkezteko:

Abuztuaren 21a arte, info@shelter.surf

SHELTER SURF

Data: 2024-Abu-13
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Zarautz

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-01

Enpresaren izena: SHELTER SURF