Herritar Zerbitzu Zibiko Misioa Ingurumena eta Lurralde mailako alternatibak

Deskribapena

Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak

Eskaintzaren deskribapena:

Bizi! elkarteak (https://bizimugi.eu/eu/nor-gira) xekatzen du frantsesa menperatzen duen bolondres euskaldun bat Herritar Zerbitzu Zibiko postu batentzat «Ingurumenaren arloan lurralde mailako alternatibien aldeko mobilizazioan» arizaiteko.



Zer

2013tik geroz, Bizik argi du, nahasmendu klimatikoaren mugatzeko eta lurraldea etorriko diren iraulketei egokitzeko,  tokiko mailan ekitea eta lurralde mailako tresnak aktibatzea garrantzitsua direla. 2014ko Herriko Hauteskundeetan, proposatu dugu hautagai ziren zerrendei trantsizio ekologikoaren aldeko ekintzetan engaiatzea, 11 neurri enblematiko biltzen zituen Trantsizioaren Itunaren bidez. Hauteskundeetarik landa plantan eman da Lurralde Alternatibak – Hitza Hitz lan taldea, Ituna izenpetu duten hautetsi taldeen Itunaren gauzatzeari buruzko ekintzen jarraipena egiteko. Lan talde horrek 6 urtez jarraipen lan bat eraman du engaiatuak ziren herrietan eta 3 Txosten  argitaratu ditu Herriko Etxe engaiatuak hittzetatik ekintzetara pasatu zirenez  segurtatzeko.

Testu ingurua aldatu denez, besteak beste herritarrek larrialdi klimatikoari eta ekologikoari buruz erakusten duten interes gero eta handiagoa dela medio, bai eta ere Eusdkal Hirigune Elkargoaren sortzearen bidez, 2020an, 2014an baino engaiamendu anbiziotsuagoak hartzera galdatu diegu hautagai zerrendei, herritarrek itxoiten dutenaren heinekoak  eta desafio klimatikoa altxatzeko erabakigarria izanen den agintaldi honen erronken heinekoak izan zitezen

2020an Ituna izenpetzean, hautetsiak engaiatu dira molde deliberatuan ekiterat, gure berotegi efektuko gasen isurketak eta ingurumenariko ditugun ondorioen ttipitzeko, Itunan proposatuak ziren neurriak osoki gauzatuz eta aintzat hartuz, izan dadin Herriko Etxe mailan edo Euskal Hirigune Elkargo mailan.


Egitekoa:

Herriko Etxeko engaiamenduen jarraipenaren karietara, identifikatutako koordinatzaile eta boluntario taldearekin batera, hona hemen zure eginkizunaren baitan egin ditzakezun lan zehatzak:

  • Engaiamenduak segitzeko boluntarioen sarearen bizkorzean parte hartu;
  • Jarraipena egiteko informazio gutunaren idazketan eta hedapenean parte hartu;
  • 2021eko herriko etxeetako engaiamenduen ebaluazio txostenaren gauzatzean parte hartu;
  • 2021eko herriko etxeetako engaiamenduen ebaluazio txostena jendeei zabaltzean lagundu;

Zure lankidetzak ekarriko zaitu bilkuretan eta talde bizian parte hartzera (halabeharrez arratsetan eta asteburuetan).
 

Non?

Baiona (Lapurdin)

 

Noiz?  

Ahal bezain laster – 8 hilabeteko misioa – 24 oren astean

Zein arlotan?  

Erronka klimatikoen eta justizia sozialaren aldeko sentsibilizazioa eta mobilizazioa. 


Baldintzak

Herritar Zerbitzu Zibiko gisa ekiteko gaitasuna + elebiduna (euskara + frantsesa menperatzea).
 

 

Gaitasunak:

  • Bizi eta bere balioen ezagutza
  • Klima eta justizia sozialaren alde engaiatzeko motibazio sendoa
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Iniziatibak hartzen eta molde independentean lan egiten jakitea
  • Ahalaz, esperientzia elkarte lanetan

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Bizi! Mugimendua

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Harremanak?

Xabier : xabier_hm@yahoo.fr  // 06 84 52 74 35
 

 

Zein erakundetan?  

BIZI elkartean

Bizi Iparraldeko mugimendu altermundialista da, 2009an sortua Kopenhageko gailurrak pizturiko nazioarteko mobilizazioarekin batera. Bere ekintzek xede orokorrak dituzte (arazo klimatikoen, ekologikoen eta justizia sozialaren aldeko sentsibilizazioak eta mobilizazioak), baita tokikoak ere (garraiobide alternatiboak; kontsumo arduratsuak eta zirkuitu laburrak, tokiko finantzabide etikoak eta solidarioak…). BIZI elkartea Les Amis de la Terre federazioko kide aktiboa da.

 

Bizi! Mugimendua

Data: 2021-Api-20
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2021-Mai-31

Enpresaren izena: Bizi! Mugimendua

Ez dago hautagairik