Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak
Eskaintzaren deskribapena:
Kutxa Fundazioa galdera berrien bitartez, ideietatik ekintzara goaz, besteak beste, Gipuzkoa bidezkoagoa, ikasiagoa, sortzaileagoa eta jasangarriagoa lortzeko ekimenak proposatuz.
Fundazioak historian zehar izan duen eboluzioa eta izaerari esker, propietate ezberdinak ditu gaur egun. Ondare honen zaintza, kudeaketa eta erabilpen egokia gure xede eta ardura izanik.
Lantaldea osatu nahi dugu norabide honetan, Higiezinen Arduradun posizio berria sortuz. Talentua bilatzen dugu eraldatzen ari den erakunde batentzat, Gipuzkoako gizartearekin konprometitua eta berrikuntzan eta pertsonen garapenean oinarritua dagoena.
Zeintzuk dira ekarpenak
- Fundazioaren higiezinen kudeaketa modu koordinatu eta koherentean gauzatu dadin, beharrezkoak diren proiektuak diseinatu eta exekutatu.
- Higiezin ezberdinen ezaugarrien eta egoeren araberako estrategiak eta ekintza planak zehaztu hauen kudeaketa egokia eta eraginkorra bermatzeko.
- Espazio ezberdinen betebeharrak, zaintza, mantenua eta kudeaketa egokia betetzen direla ziurtatu.
- Interes talde ezberdinen beharrak identifikatu eta hauetatik abiatuz planteamendu ezberdinak landu eta bideratu.
- Gutxienez 5 urteko esperientzia propietate mota ezberdinen kudeaketan: kudeaketa finantzieroa eta obren kudeaketa ekonomikoa, gremioen koordinazioa, kontratuen kudeaketa, mantenuaren koordinazioa, maizterren kudeaketa, errentak, hornigaiak.
- Kudeaketarako konpetentzia maila altuko profil polibalentea, prozesuak eta emaitzak optimizatzeko ikuspegi estrategikoa eta operatiboa emateko gai dena.
- Jabegotza eta higiezinen kudeaketa osoa gidatzeko beharrezkoak diren oinarri ekonomiko, finantzario, legal, fiskal eta teknikoak menperatzea.
- Arkitektura Teknikoa, Ingeniaritza Teknikoa, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza edo antzekoetan formakuntza izatea.
- Negoziaketa prozesuetan parte hartzeko eta proiektuak kalitatez kudeatzeko konpetentziak izatea, hala nola antolaketa eta planifikazio gaitasunak, lidergotzat, proaktibitatea eta adimen emozionala.
- Euskara/gaztelania elebiduna.
Lekua: Donostia Gipuzkoa
Enpresa: Kutxa Fundazioa
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe
Interesa baldin baduzu prozesuan aurrera egiteko, kurriluma erantsi eta zure interesak eta gaitasunak zeintzuk diren azaldu. Honek balorazio hobeago bat egiten lagunduko digu.
Eskerrik asko!
Interesa baldin baduzu prozesuan aurrera egiteko, kurriluma erantsi eta zure interesak eta gaitasunak zeintzuk diren azaldu. Honek balorazio hobeago bat egiten lagunduko digu.
Eskerrik asko!