Arloa: Komertziala / Teknikari komertziala
Eskaintzaren deskribapena:
Etxebizitzen sustapenean diharduen eta hazten ari den higiezinen sustatzaile sendo batek profil tekniko komertziala duen pertsona bat berehala kontratatu behar du sustapenen merkaturatze-kudeaketako lanetarako:
-Merkaturatze-plana planifikatzea eta antolatzea.
-Aurrez aurreko tratua bezeroekin bulego komertzialean.
-Kontratuen sinadurak, eskriturak eta dagozkien administrazio-lanak antolatzea.
-Txostenak egitea, Zuzendaritza Komertzialari jakinarazteko.
-Merkatu-azterketak.
-Etxebizitzak pertsonalizatzea: bezeroarekin hobekuntza-proposamenak lantzea eta estalduretako, bainugeletako eta sukaldeetako materialak aukeratzeko aholkularitza ematea.