Hizkuntza aktibaziorako proiektuen teknikari lanpostua

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lanpostuaren eginkizunak

Hizkuntza aktibaziorako proiektuen garapena, dinamizazioa eta sorkuntza. Euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoen kudeaketa.

 

Eginkizun zehatzak:

  • Herritarrak euskararen alde aktibatzeko tresnak eta proiektuak garatzea. 
  • Herritarrak sentsibilizatzeko eta ahalduntzeko edukiak sortzea.
  • Euskaltzale mugimenduaren aktibazioa, artikulazioa eta saretzea.
  • taupamugimendua.eus webgunean herritarrentzako eskaintza kudeatzea. 

 

Eskaintzen da: jardun osorako lanpostua Tauparen egoitzetako batean: Ermua edo Andoain – Telelana egiteko aukera izango da.

 

 

Baldintzak

Eskatzen da

 

  • Gizarte Zientziekin lotutako ikasketak egin izana edo gaiaren gaineko ezagutza edota eskarmentua edukitzea.
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutza
  • Proiektuen kudeaketan eskarmentua izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Talde-lanean jarduteko gaitasuna.
  • Harremanetarako trebetasuna.
  • Euskara ondo menperatzea (C1 maila).
  • Gidabaimena eta autoa.

Baloratuko da 

  • Ikerketa sozialean jardun izana.
  • Ofimatika programak eta IKTak erabiltzeko trebetasuna.
  • Marketineko ezagutza.
  • Bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemen (CRM) gaineko ezagutza.
  • Jendaurrean jarduteko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzaren ezagutza.
  • Taupako kidea izatea.
  • Euskara egiaztagiria (C2).
 

Laburpena

Lekua: Ermua Bizkaia

Enpresa: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Currilulumak eta motibazio gutuna aurkeztu beharko dira, eta posta elektronikoz bidali honako helbidera: lanpoltsa@taupamugimendua.eus

Bidaltzeko azken eguna: abenduaren 3a.

 

Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Data: 2025-Aza-11
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Udalerria: Ermua

Eskaintza noizarte:
2025-Abe-03

Enpresaren izena: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Ez dago hautagairik