Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza
Eskaintzaren deskribapena:
Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Donostian kokatutako graduondoko zinema eskola, ikus entzunezko laborategirako laguntzaile tekniko bat bilatzen du.
1.Ikasleen, irakasleen eta ikerketa-taldeei jarduera akademikoan eta formakuntzan laguntza teknikoa ematea.
2.Espazioen kudeaketa: ikasgelak, laborategiak eta irakaskuntza-espazioak prestatzea eta muntatzea, baita sarbidea eta erabilera jarraitzea ere.
3.Ekipamendu teknikoa: ekipamendu analogiko, magnetiko eta digitalaren prestaketa, mantentze-lanak eta oinarrizko gainbegiratzea; maileguen kudeaketan eta inbentario-lanetan laguntza ematea.
4.Postprodukzioa: entregagarrien jarraipena eta kontrol teknikoa, DCPak, proiekzio digital eta analogikoak, eta ikus-entzunezko bildumen eta materialen zirkulazioaren kudeaketa.
5.Informatika-arloa: oinarrizko laguntza teknikoa ordenagailuetan eta biltegiratze digitalean, eta informatikako kanpoko enpresarekin koordinazioa.
6.Irakaskuntza: hautagaiaren profilarekin lotutako tailerrak emateko aukera.
Lanaldia: 100%
Ohiko ordutegia: 9:00–19:00 bitartean, 7,75 orduko lanaldia (programa akademikoaren beharren arabera)
Ikus-entzunezkoetako prestakuntza teknikoa
Hizkuntzak: euskara / gaztelania / inglesa
Ondorengo softwareen ezagutza:
Adobe Premiere, DaVinci Resolve, Avid Pro Tools
Gutxienez bi urteko esperientzia zinema eta/edo ikus-entzunezkoen arloko lanpostu teknikoan.
Baloratuko da aurretiazko esperientzia eskoletan, laborategietan, filmoteketan edo testuinguru kulturaletan, baita zinema-formatu analogikoen ezagutza ere.
Talde-lanean aritzeko gaitasuna
Antolaketa-gaitasuna eta modu autonomoan lan egiteko gaitasuna
Irakaskuntzarekiko interesa
Zinema, prozesu fotokimikoak, kontserbazioa eta ingurune analogiko-digital hibridoekiko interesa
Moldatzeko gaitasuna
Harreman-gaitasunak: entzuteko gaitasuna, enpatia, jarrera positiboa
Ikus-entzunezkoarekin lotutako arloetan etengabeko prestakuntzarako irekiera
Enpresa: SEDENA
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata: