INFORMATIKA TEKNIKARIA

Deskribapena

Arloa: Informatika / Internet

Eskaintzaren deskribapena:

Andoainen kokatutako komunikazio taldeak informatika teknikaria behar du, honako lan hauek egiteko:

  • Ordenagailuak mantentzea eta konpontzea.
  • Softwareak instalatzea eta konfiguratzea.
  • Ordenagailuetan eta sareetan hardware arazoak atzematea eta konpontzea.
  • Sareetako konexio intzidentziak kudeatzea.
  • Erabiltzaileei arreta teknikoa eskaintzea.
  • Ordenagailu berriak prestatzea.

 

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Sareko informatika sistemen administrazioko goi mailako ikasketak.
  • Ingeles teknikoa.
  • Euskara maila ona (gutxienez EGA edo baliokidea den euskara maila).
  • Gidabaimena.
  • Komunikaziorako eta traturako erraztasuna.
  • Kontuan hartuko da MacOS sistema eragilearekin eskarmentua izatea.
  • Kontuan hartuko da halako lanetan esperientzia izatea.

Eskaintzen da:

  • Urtebeterako lan kontratua, eta iraunkor egiteko aukera.
  • Egun osoko lanpostua.
  • Lantokia Andoainen.

 

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: EUSKAL EDITOREA S.L.

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa duenak bidali curriculuma, ekainaren 13a baino lehen,  ‘IT-23’ erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

 

EUSKAL EDITOREA S.L.

Data: 2023-Eka-02
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2023-Eka-13

Enpresaren izena: EUSKAL EDITOREA S.L.

Ez dago hautagairik