Junkal urgentzia harrerako zentroan gizarte-hezitzaileak

Deskribapena

Arloa: Osasuna / Medikuntza / Gizarte Zerbitzuak

Eskaintzaren deskribapena:

Lanaldi mota: Lanaldi osoa

Hasiera: Berehalakoa

Tokia: Irun

Lanpostua betetzeak eginkizun nagusi hauek dakartza:

  • Erreferentziazko figura izatea haurrentzat, nerabeentzat eta haien familientzat, bai eta esku-hartzean inplikatutako profesionalentzat ere, giza tratu ona eta tratu profesionala bermatuz, haien premiei erantzutea eta jasandako kaltea konpontzea ahalbidetzeko.
  • Haurrekin, nerabeekin eta haien familiekin hezkuntza-arloko esku-hartzea egitea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kalitate-estandarren eta printzipio metodologikoen arabera.
  • Haur eta nerabeei zuzeneko arreta, zaintza, orientazioa eta laguntza ematea, haur eta nerabeen eskubideak errespetatzen direla eta haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege-araudia betetzen dela ziurtatuz.
  • Haur eta nerabeengan norberaren eta familiaren nortasuna behar bezala garatzeko oinarrizko elementu gisa uler dezaten sustatzea, onuragarritzat jotzen diren kontaktu eta harreman guztiak bultzatuz eta horiek betetzen direla bermatuz.
  • Hezkuntza-taldearen koordinazioan parte hartzea.
  • Tutoretza-lana egitea, esku-hartzea planifikatzea, gidatzea eta ebaluatzea, esku-hartzearen eta kasu planaren arteko koherentzia bermatuz.
  • Hezkuntza-eredu gisa jardutea jarduera guztietan, bizitegi-testuinguruari dagozkion eguneroko bizitzako zereginak bere gain hartuta, familia baten ahal den guztian giro abegitsua, erosoa, beroa eta antzekoa sortzera bideratuta.
  • Talde-giroa sustatzea eta horretan parte hartzea, lankideei ekimena, sormena eta laguntza emanez.

 

Baldintzak

Lanpostuaren betekizunak:

  • Gizarte-hezkuntzako titulazio espezifikoa. Baloratu ahalko dira irakasletzako, gizarte-laneko, pedagogiako eta psikopedagogiako titulazioak, haur eta nerabeekin esku hartzeko gaitasunaren eta esperientzian urte beteko epeko baldintza beteta.
  • 6 hilabete baino gehiagoko esperientzia larrialdiko programan.
  • Komunikatzeko gaitasuna eta gizarte-trebetasunak.
  • Talde-lanerako eta barne-koordinaziorako trebetasunak.
  • Norberaren lana autonomiaz planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Gatazkei modu positiboan aurre egiteko trebetasunak.
  • Gidabaimena.

Baloratu daitezkeen alderdiak:

  • Euskararen ezagutza eta titulazioa.
  • Arabiera jakitea.
  • Eremua eta eskura dituen baliabideen sarea ezagutzea.
  • Zerbitzua, lan egiteko erabiltzen diren baliabideak eta bezeroa ezagutzea.
  • Esperientzia gizarte-zerbitzuen arloan, mendekotasuna eta zaintzaileei laguntzea.
  • Honako hauek baloratuko dira: jarrera positiboa, taldean lan egiteko gaitasuna, zerbitzuan eta kooperatiban erronka berriak onartzeko motibazioa eta gaitasuna, eta ezarritako esku-hartze ereduarekiko eta kooperatibaren proiektuarekiko atxikimendua.

 

 

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: ZABALDUZ KOOP ELKARTEA

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitzak jasotzeko epea 2024eko martxoaren 8an bukatzen da.

Prozesuan parte hartzeko CVa  bidali beharko da helbide honetara: hautaketa@zabalduz.eus, emailaren gaian “Eds Irun” eta izena ipiniz.

 

ZABALDUZ KOOP ELKARTEA

Data: 2024-Mar-04
Herrialdea: Gipuzkoa

Eskaintza noizarte:
2024-Mar-08

Enpresaren izena: ZABALDUZ KOOP ELKARTEA