Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
EnpresaBIDEA egunkari digitala kazetari-kolaboratzaile bila dabil, egunkaria elikatzen lagunduko duten erreportajeak eta elkarrizketak egiteko prest izango dena. Ordainpeko kolaborazioak izango dira, eta maiztasuna eta gaiak kazetari bakoitzarekin finkatuko dira.
Eskaintza egiten duen erakundea
EnpresaBIDEAn ekonomia eta enpresa zentzu zabalenean ulertzen ditugu. Egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresa-informazioan espezializatua, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginez.
- Kazetaritza, Komunikazioa edo antzeko titulua. Enpresagintzan edo Ekonomian titulua duten, eta kazetaritzan masterra edo esperientzia duten profesionalak ere ontzat joko dira
- Euskarazko maila altua izatea, batez ere idatziz
Enpresa: EnpresaBIDEA
Soldata:
Zehaztu gabe
Hautagaitza aurkezteko, bidali zure currirriculuma info@enpresabidea.eus emailera, gaian “Kazetari kolaboratzailea” jarrita. Curriculumak aurkezteko azken eguna maiatzaren 30a izango da.