Kazetaria Donostian

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Hik Hasi egitasmoa kazetari gisa aritzeko lankide berri baten bila dabil.

Baldintzak

Honako hau eskatzen da:

•    Kazetaritzako eta ikus-entzunezko komunikazio arloko ikasketak.
•    Interneteko tresnak ezagutzea eta menderatzea: argazkigintza / bideogintza / edizioa, sare sozialak, webguneak…
•    Irailean lanean hasteko prestutasuna.
•    Erakundea ondo ezagutzeko eta ordezkatzeko gaitasuna.
•    Euskaraz —ahoz nahiz idatziz— maila oso ona izatea.
•    Kamera aurrean aritzeko trebetasuna eta erraztasuna.
•    Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.

 

Honako ezaugarriak kontuan izango dira:

•    Idatzizko kazetaritzan esperientzia izatea.
•    Hezkuntza, heziketa eta haziera gaiei buruzko ezagutza izatea.
            
 

Honako hau eskaintzen da:

•    Bost orduko lanaldia (aurrerago luzatzeko aukera egon liteke) Hik Hasik Donostian (Errekalde auzoan) duen egoitzan presentzialki aritzeko, sei hilabeteko proba epearekin eta luzatzeko aukerarekin.
•    Diziplina anitzeko lan-taldean integratzea.

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Hik Hasi

Lan mota: Presentziala

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

 

Interesa izanez gero, bidali curriculuma 2025ko ekainaren 25a baino lehen honako helbide elektronikora: landeialdia@hikhasi.eus