Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Kilometroak Kultur Elkarteak, Kilometroak Jaiaren antolaketarako koordinatzailea behar du. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Euskal Herriko ikastolak biltzen ditu eta besteak beste Ikastolen Jaiak antolatzeaz ere arduratzen da, horien artean, Gipuzkoako Ikastolen Jaia den Kilometroak.
Lanpostuaren egitekoak:
● Urteko jaiaren helburu orokorrak zehaztea tokiko ikastolarekin elkarlanean.
● Jaiaren norabide estrategikoa definitzea: mezu nagusia, lema, balioak, estiloa eta helburu komunikatiboak.
● Antolatzaile den ikastolarekin harreman etengabea eta zuzena izatea.
● Lantaldeen sorrera eta funtzionamendua dinamizatzea (komunikazioa, kultur ekitaldiak, azpiegitura, ekonomia...).
● Jaiaren garapena Ikastolen Elkarteko identitate eta estrategiarekin bat datorrela bermatzea.
● Gainontzeko Ikastolen Jaiekin koherentzia eta jarraipena mantentzea.
● Jaiaren kanpaina komunikatibo nagusia garatzen laguntzea.
● Urte osoan zehar jaiaren inguruan garatzen diren ekitaldiak (aurkezpena, aurre-jarduerak, sentsibilizazio kanpainak...) koordinatzea.
● Jaia bera egunez egun antolatzea tokiko lantaldearekin batera.
● Aurrekontuen jarraipena egin eta babesletza/laguntzak kudeatzen laguntzea.
● Jardueren ebaluazioa bideratu eta urteko memoria osatzea.
● Tokiko eta eskualdeko eragileekin (udalak, kultura elkarteak, euskalgintzako eragileak...) harremanak zaintzea.
● Jaiaren izaera komunitarioa eta kolaboratiboa indartzea.
Eskakizunak:
● Egutegi eta ordutegi malgua, boluntarioekin elkarlanean jardun ahal izateko.
● Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, ahoz zein idatziz.
● Pertsonekin harremanetarako gaitasuna izatea.
● Taldeen koordinazio eta kudeaketarako gaitasuna eta esperientzia izatea.
● Berrikuntzarako eta eraldaketarako ideiak zein ikuspegia izatea.
● Negoziaketetarako gaitasuna eta esperientzia izatea.
● Lan ezberdinen planifikaziorako gaitasuna izatea.
● Euskal Herriko Ikastolen elkarteak zehaztu ditzakeen egiteko berrietara egokitzeko prestutasuna.
Kontuan hartuko dira:
● Ikastolen Mugimenduaren ezagutza eta honekiko atxikimendua.
● Ikastolen Jaiak ezagutzea.
● Herrigintzatik sustatutako jai edo ekimen kultural zein sozialen antolaketan esperientzia izatea.
Eskaintza:
● % 100eko lanaldia.
● Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lan-baldintzak eta bertan jasotako teknikari talde profesionaleko 7. mailari dagokion lansaria.
● Euskalgintzan eragile izateko aukera.
● Lantaldean aritzeko aukera.
CVak honako helbide honetara bidali: ehi@ikastolak.eus (erreferentzia Kilometroak) Epea: 2026/02/26