Komertziala Bilbon

Deskribapena

Arloa: Komertziala / Teknikari komertziala

Eskaintzaren deskribapena:

Bilboko bai&by zentroan euskara eta ingelesezko ikastaroak komertzializatzeko lankide bat behar dugu. Zentrora informazio eske datozen bezeroak zein webgunetik sartzen direnak, aurrez-aurre, telefonoz edo bideodei bidez artatuko ditu.

Horretaz gain, enpresak bisitatu, prospekzioa egin eta enpresetako formazio planak diseinatu eta euren jarraipena egingo du.

  • Prospekzioa, kaptazioa enpresetan.
  • Gure ikastaroen ezaugarrien berri eman eta ikastaro desberdinen proposamenak prestatu bezeroentzako. Bezero partikular zein enpresakoak.
  • Bezeroen jarraipena egin, matrikulak egiteko.
  • Ikasleen ikasketa prozesuaren jarraipena.
  • Datu baseen kudeaketa (CRM).
  • Saileko gainerako lankideekin koordinazio estua.

Baldintzak

Hautagaiari honako ezaugarriak eskatzen dizkiogu:

  • Ezinbestekoa da euskalduna izatea (C1 maila). Ingeles maila ere baloratuko da.
  • Bezeroen arretan eta komertzializazioan eskarmentua.
  • Helburuekin lan egitera ohituta egotea.
  • Autonomia duena eta proaktiboa.
  • Talde-lana egiteko gaitasuna.
  • Ofimatika, datu-baseen kudeaketa, CRM-ekin trebea.

 

Laburpena

Lekua: Bizkaia

Enpresa: bai&by Fundazioa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesdunok eman izena eskaintza honetan CVa atxikiz, mesedez. Mila esker!