Komunikazio estrategikoko proiektuen arduraduna

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Komunikazio estrategikoa TaPunturen ardatzetako bat da. Sinisten dugu komunikazioa gakoa dela proiektu eta erakundeek beraien helburuak lor ditzaten, baina horretarako ezinbestekoa da proiektuaren helburuekin ondo lerratutako estrategia bat osatzea, sormen pixka batekin ureztatu, eta estrategiari erantzungo dion ekintza-plana osatu eta koordinatzea.

Arlo honetako lantaldea indartzera goaz, komunikazio estrategikoko arduradun bat lantaldean txertatuz.

Gurekin lan egin nahi?

ZEREGINAK

  • Komunikazio estrategia eta planen sorrera.
  • Hedabideekin harremanak.
  • Komunikazio kanpainen sormena eta gidaritza.
  • Komunikazio korporatiboko proiektuen koordinazioa.
  • Edukien sorrera.
  • Bezero arreta eta aholkularitza.

Baldintzak

PRESTAKUNTZA ETA EZAGUTZAK

- Titulazioa:

     - Komunikazio gradua.

     - Ikus-entzunezko komunikazio gradua.

     - Publizitateko eta harreman publikoetako gradua.

     - Baliokideak.

- Zerrendatutako zereginak aurrera eramateko moduko lan eskarmentu frogagarria.

- EGA edo baliokidea den euskara maila.

- Profesionalki euskaraz eta gaztelaniaz lan egiteko gaitasuna.

 

GAITASUN PERTSONALAK

- Autonomia eta proaktibitatea.

- Taldean lan egiteko gaitasuna.

- Bezero arretarako gaitasuna. 

 

BALORATUKO DA

- Hizkuntza osagarrien ezagutza eta hizkuntzetan titulazioa; euskara C2, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana…

- Ekitaldien antolaketan esperientzia.

- Komunikazio digitaleko tresnen ezagutza (Webguneak, mailing, sare sozialak…).

- Komunikazio parekidea menperatzea eta berdintasunarekin zerikusia duen prestakuntza izatea.

- Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta kooperatibismoaren inguruko ezagutzak izatea.

- Beterri-Buruntza eskualdean bizitzea.

 

ESKAINTZEN DUGUNA

- Jardunaldi osoa kontratu mugagabearekin (2026ko irailetik aurrera).

- Urteko soldata gordina: 23.414,16 € (emaitzen araberako ordainsari gehigarri bat lortzeko aukerarekin)

- Hautagaia lanean hasi eta bi urtez kontratupean lanean igaro ondoren, Kooperatibako epe luzeko bazkide langile bilakatzea irudikatzen dugu.

 

 

Laburpena

Lekua: Usurbil Gipuzkoa

Enpresa: TaPuntu

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

INTERESATZEN ZAIZU?

Bidali zure CV eta aurkezpen euskarria (nahi duzun formatuan) helbide honetara: hautagaitza@tapuntu.eus. 
Hautagaitzak bidaltzeko epea: maiatzak 29

 

TaPuntu

Data: 2026-Mai-05
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Usurbil

Eskaintza noizarte:
2026-Mai-29

Enpresaren izena: TaPuntu