KOORDINATZAILEA - EuskarAbentura Elkartea

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

EuskarAbentura Elkarteak, “EuskarAbentura Espedizioa” euskal herria oinez zeharkatzen duen espedizio euskalduna antolatzen du urtero. Helburu argia du: gazteen artean euskararen erabilera sustatzea. Esperientzia positiboetan oinarrituta -abentura bat Euskal Herrian zehar- hiztun gazteen aktibazioa bilatzen du eta harreman sare euskaldunak sortzea; lurralde eta egoera soziolinguistiko ezberdinetako gazteen sarea: Hego eta Ipar euskal herria, Nafarroa eta euskal diaspora.

Baldintzak

ESKAINTZA:
Kontratua: 2026ko urtarrilean hasteko (gutxienez 2 urtez lan egiteko prest egon beharko da).
Lanaldia: %60a lehen hilabeteak (16.409€ gordin/urtean) eta uztailetik aurrera 0ean (27.349€ gordin/urtean).
Lan baldintzak: Ordutegia eta lantokia elkartearekin adosteko aukera dago.
 
EGINBEHARRAK:
- Koordinazio orokorra:
● EuskarAbentura elkarteko zuzendaritza batzordean parte hartu eta bertako kideekin etengabeko koordinazioan lan egitea (bilerak, jarraipena…)
● Elkartearen barruan dauden batzorde ezberdinen jarraipena eta antolaketa.
● “EuskarAbentura Espedizioa” aurrera ateratzeko kudeaketa orokorra.
● Elkartearen egunerokotasunaren kudeaketa.
- Zabalkundea:
● Sustapen kanpainiaren ardura (proiektua ezagutaraztea Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan).
● Jardunaldi eta ekimen ezberdinetan parte hartzea.
- Komunikazioa:
● Posta elektroniko, telefono eta sare sozialen ardura eta kudeaketa.
● Komunikabideekin harremana (kolaborazioak, hitzarmenak, prentsaurrekoak, publizitatearen kudeaketa…)
- Administrazio lanak:
● Finantziazio iturrien kudeaketa (diru-iturri berriak lortu, diru-laguntzen eskaera eta zuriketak…)
● Erakunde kolaboratzaileekin koordinazioa eta harremana.
● Fakturazioa, zordun eta hartzekodunen kontrola eramatea.
 
BEHARREZKOAK:
- Euskara menperatzea: bai idatziz, bai ahozkoan menperatzea (Gutxienez C1 maila).
- Autoa eta B gidabaimena (kilometrajea eta bidesariak elkarteak ordainduko ditu).
- Euskal Herrian zehar mugitzeko aukera.
- Pertsona dinamikoa, autonomoa, komunikatzeko erraztasuna eta talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea.
- Uztailaren 1etik 31ra espedizioan egon beharko da momentu oro.
 
BALORATUKO DA:
- Euskararen inguruko eragileak ezagutzea.
- Euskara, euskal kultura edo aisialdi elkarteren bateko kidea izatea.
- Aisialdiko begirale edo koordinatzaile esperientzia izatea.
- Administrazio eta kudeaketa lanetan esperientzia.
- Proiektuak bultzatzen dituen (proiektuan bilatzen diren) helburuekin bat etortzea.
- Hizkuntzak baloratuko dira (gaztelania, frantsesa eta ingelesa).
 

Laburpena

Enpresa: EuskarAbentura

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitzak bidaltzeko epea: 2025eko azaroaren 16ra arte.

Hautagaitzak aurkezteko bidea: https://euskarabentura.eus/eu/parte-hartu/.