Kronikak diseinatzaile-publizista behar du ordezkapen baterako

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Kronika da Urumea bailarako goiko herrietako egunkaria; Hernani, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizuetakoa, hain justu. Helburu du, gertuko informazioa ahalik eta azkarren eta zabalen ematea, euskeraz. Horretarako, papereko edizioa argitaratzen dugu egunero, eta egunero ematen ditugu albiste, erreportaje eta elkarrizketak ere, www.kronika.eus web orrian.

 

Hautatutako langilea publizitate sailaren diseinu-maketazio, webgunearen eta publizitate kudeaketaren ardurak hartuko ditu eta elkarlanean aritu beharko du komunikabideko beste sailekin batera. 

  • Publizitate egutegiaren antolaketa eta kudeaketa burutu beharko ditu.  
  • Iragarki eta bestelako pieza grafikoen diseinua eta maketazioa egin beharko ditu.
     
  • Aleen maketazioaren jarraipena egitea bere ardura izango da.

 

  • Komunikabideak esku artean dituen proiektuetan ere parte aktiboa izango du, lantaldeko beste kideekin batera. 
     
  • Eginkizunak eta postuak eskatzen dituen beste hainbat lan egin beharko ditu.

 

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Euskera ondo menperatzea, hitzez zein idatziz.
  • Maketazioan eta diseinuan ezagutza eta esperientzia.
     
  • Diseinu, publizitate edo marketing ikasketak izatea.
  • Lantaldean aritzeko gaitasuna.
     
  • Iniziatiba eta enpatia.

 

Baloratuko da:

  • Urumea bailara ezagutzea.
  • Doberako bazkide edo Kronikakide izatea
     
  • Tokiko hedabideak ezagutzea.
  • Diseinatzaile edo publizista lanetan esperientzia.
     
  • Sare sozialak menperatzea.

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: Kronika

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure CV-a, martxoaren 11ra arte: publi@kronika.eus

Kronika

Data: 2024-Ots-23
Herrialdea: Gipuzkoa

Eskaintza noizarte:
2024-Mar-11

Enpresaren izena: Kronika

Ez dago hautagairik