Kudeaketa-arloko koordinatzailea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

IkIkastolen Elkarteak kudeaketa arloko koordinatzailea kontratatu nahi du.

Lanpostuaren zeregin nagusiak honako hauek dira:

Alde batetik, orientazio tekniko eta estrategikoa eskainiz Ikastolen kudeaketa hobetzen laguntzea eta bestetik, Ikastolen Elkarteko langileen garapen pertsonal eta profesionala sustatzea, erakundearen balioak eta estrategiak kontuan hartuta.

FUNTZIO GARRANTZITSUENAK:

  • Ikastolei finantza-aholkularitza eta laguntza eskaini.

  • Ikastolei lan-arloko aholkularitza eta laguntza eskaini.

  • Hezkuntza Sailean Ikastolen ordezkari izan.

  • Sindikatuekin lan-hitzarmenak (Ikastoletakoa eta Ikastolen Elkartekoa) eta bere baitako arloak negoziatu.

  • Langileen beharrak eta gaitasunak aztertu eta estrategikoki planifikatu.

  • Elkarteko helburu estrategikoekin bat datozen langileen garapen pertsonal eta profesionala sustatzeko ekimenak bultzatu eta ikastolekin partekatu.

  • Hautaketa-prozesuak diseinatu eta koordinatu, beharretara egokitutako profilak lortzeko.

  • Langileen harrera eta integrazio prozesuak gidatu.

  • Langileen ebaluazio tresnak eta prozesuak definitu eta martxan jarri.

  • Langileen ongizatea, motibazioa eta lan-giro egokia bultzatu, horretarako beharrezko diren prozesuak martxan jarriz.

  • Giza baliabideen kudeaketarako prozesuak aztertu, estandarizatu eta hobetu.

  • Lan-araudia eta hitzarmen kolektiboak betetzen direla bermatu.

  • Lan-harremanak modu egokian kudeatzen direla bermatu.

LAN-BALDINTZAK:

  • Kontratu mugagabea

  • Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmeneko Koordinatzaileak B Talde Profesionaleko mailako lansaria.

  • Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmeneko gainerako lan-baldintzak.

  • Lanerako egoitza Donostian

Baldintzak

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako edo Zuzenbideko gradua izatea

  • C1 edo baliokidea izatea

  • Gaitasun estrategikoa, erabakiak hartzeko autonomia eta talde-lanerako prestutasuna izatea.

  • Administrazioko prozeduren ezagutza izatea

BALORATUKO DA:

  • Ikastolen mugimenduaren ezagutza

  • Ikastola batean lanean aritu izana

Laburpena

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak azaroaren 13a baino lehen abarruso@ikastolak.eus helbidera bidali behar dira.

Erreferentzia: Kudeatzailea

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Curriculumak azaroaren 13a baino lehen abarruso@ikastolak.eus helbidera bidali behar dira.

Erreferentzia: Kudeatzailea

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Euskal Herriko Ikastolak

Data: 2025-Aza-06

Eskaintza noizarte:
2025-Aza-13

Enpresaren izena: Euskal Herriko Ikastolak

Ez dago hautagairik