Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Gustuko al duzu jendearekin lan egitea eta ideiak benetako jarduera bihurtzea?
Igartzako Monumentu Multzoan ondarea, bisita gidatuak, kultura-jarduerak eta ekitaldi pribatuak uztartzen ditugu. Pertsona hurbila, antolatua eta ekimenduna bilatzen dugu, eguneroko lanean parte hartzeaz gain, tailer eta jarduera berriak garatzen laguntzeko.
Zure eginkizuna
Igartzara hurbiltzen diren pertsonei esperientzia atsegina eskaintzea eta gunea biziberritzen laguntzea, bertako ondarearekin eta aukerekin bat datozen proposamenen bidez.
Ideiak proposatzeaz gain, adostutako jarduerak prestatu eta gauzatzeko gogoa duen pertsona baten bila gabiltza.
Zeregin nagusiak
Jendaurreko arreta eta bisita gidatuak:
Ekitaldien antolaketa:
Jarduera berrien garapena:
Bisita edo ekitaldi gutxiago dagoen aldietan, hurrengo jarduerak prestatzea eta proposamen berriak garatzea ere izango da zure lanaren parte, jendaurreko arreta bermatuz.
Zer eskaintzen dugu?
Nahitaezko baldintzak:
Beste hizkuntza batzuk jakitea ere positiboki baloratuko da.
Positiboki baloratuko dugu bisita gidatuetan, tailerretan, kultura-dinamizazioan, turismoan, jendaurreko arretan edo ekitaldien antolaketan izandako esperientzia.
Lekua: Beasain Gipuzkoa
Enpresa: IGARTZAKO MONUMENTU MULTZOA
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
20.000-25.000
Prozesuan parte hartzeko, bidali zure curriculuma igartza@unegune.com helbidera, «Igartza – Lan-eskaintza» gaiarekin, eta erantzun eskaintzako galdetegiari.
Zure interesa, ekimena eta lan egiteko modua ezagutu nahi ditugu. Erantzunetan, erabili adibide zehatzak: lanekoak, ikasketetakoak, elkarteetakoak edo boluntariotzakoak izan daitezke.
Ez duzu Igartzarako proiektu berri bat prestatu behar; dagoeneko egindakoaren bidez ezagutu nahi zaitugu.