Lan prozesuen koordinatzailea

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Hamaika Telebistan lan prozesuen koordinatzaile izango den pertsonaren bila gabiltza. 

Antolaketa modu berrietara aldaketak garatzeko esperientzia eskuratzeko aukera izango du lankide berriak.  

Lan presentziala eskatzen duen postua da, gehienetan Donostiako bulegoan baina Bilbo, Iruñea eta Gasteizeko erredakzioetara hurbildu beharko du tartean behin. 

 

Baldintzak

Ezinbestekoa da:

Euskalduna izatea.

Lan taldeen kudeaketan esperientzia izatea.

Izaera proaktiboa izatea eta talde lanerako gaitasuna izatea eta harremanetarako erraztasuna.

Informatikan oinarrizko ezagutzak izatea: ofimatika.

 

Baloratuko da:

Ikus entzunezkoen ekoizpenean eskarmentua izatea.

Euskal komunikabideen sektorea ezagutzea.

Fazilitazio, coaching edo eta kultura organizatibo berriak sustatzeko formakuntza izatea.

Berrikuntzarako joera eta ikuspegia izatea.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Hamaika Telebista

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak azaroaren 29ra bitarte jasoko ditugu lanpoltsa@hamaika.eus helbidean.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Curriculumak azaroaren 29ra bitarte jasoko ditugu lanpoltsa@hamaika.eus helbidean.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Hamaika Telebista

Data: 2024-Aza-21
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2024-Aza-29

Enpresaren izena: Hamaika Telebista

Ez dago hautagairik