Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Ingeniaritzan, Matematikan, Geologian, Kimikan edo Fisikan graduatua, printzipioz DBH eta Batxilergoan laguntza eskolak emateko.
Batxilergo mailan Kimika irakasteko gai izatea baloratuko da, baita Ingeniaritzako lehen mailan Matematika eta Fisikan errefortzua emateko gaitasuna ere.
Lanaldia arratsaldez izango da, astelehenetik ostegunera sei ordu eta beharbada ostiraletan bi gehiago.
Ordutegia eta soldata finkoak izango dira irailetik ekainera gutxienez, irakaslea hartzeko prest dagoen ordutegiaren arabera.
Xehetasunak elkarrizketan argitu ahal izango ditugu.
Enpresa: Ardatz Akademia
Soldata:
Interesik izanez gero, jarri gurekin harremanetan emailez nahiz telefonoz.
Interesik izanez gero, jarri gurekin harremanetan emailez nahiz telefonoz.