Mugazgaindiko programen misio kargodun

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

CCI BAYONNE PAYS BASQUE – PERFORMANCE ETA GAITASUNEN ZUZENDARITZA

18 hilabeteko aldi baterako kontratuarekin
Mugazgaindiko programeen misio kargodun bat
bilatzen du

 


Enpresaburuek zuzenduriko erakunde publikoa izanik, CCI Bayonne Pays Basque-k industria, merkataritza eta zerbitzuen interesak ordezkatzen ditu administrazio publikoen aurrean. Bere eginkizunen artean daude tokiko garapen ekonomikoa, lurraldeen erakargarritasuna eta antolaketa, baita enpresen sostengua ere.


 

Zure misioak

Bihar­tean Mugazgaindiko Merkataritza Ganbera eta Performance eta Gaitasunen Zuzendaritzako zerbitzuekin elkarlanean, mugaz gaindiko bi programetan lagunduko duzu: “EUROBOOST” eta “BIHARTEAN-EUROREGION”, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako bazkideek osaturikoa

Programen helburua da enpresei mugazgaindiko merkatuan laguntzea, mugazgaindiko proiektuak garatzea, enpresarien arteko topaketak antolatzea, informazio saioak prestatzea eta sektoreko proiektuak gidatzea, eragile publiko eta pribatu anitzak inplikatuz.

Halaber, aukera izango duzu beste programa europar batzuen diseinuan parte hartzeko, haien hautagaitza prozesuan eta, hala badagokio, haien abiarazte eta ezarpenean.

 


Zure eginkizun nagusiak

 

Programa europarrak jarraitu eta garatzea, bereziki mugazgaindikoak:

BIHARTEAN-eko arduradunari atxikita, eta CCI-ko taldeekin elkarlanean, honako misio hauek beteko dituzu bazkide guztiekin adostutako lan planaren barruan:

Misioak / Zereginak:

  • Enpresen laguntza mugazgaindiko garapenean: bazkideen bilaketa, hornitzaileak, prospekzioa, etab.
  • Ekitaldien antolaketa: B2B topaketak / webinar­rak / enpresa arteko bisitak.
  • POCTEFA proiektuaren dinamizazioa eta kudeaketa: gauzatzea, justifikazioa…
  • Jardueren reporting-a.
  • Aukeren detekzioa.

 

CCI Bayonne Pays Basque-ren jarduerak sustatzea lurraldean

  • Eragile ekonomikoen eta preskriptoreen sarea garatzea eta mantentzea, bereziki mugaz gaindiko lurraldeetan.
  • CCI-ren zerbitzu eskaintza eragile ekonomiko ezberdinen aurrean aurkeztea eta sustatzea.
  • Enpresen beharrak identifikatuz, CCI-ren zerbitzu eskaintzaren hobekuntzan laguntzea.
  •  

Bigarren mailako eta/edo noizbehinkako jarduerak

  • Mugaz gaindiko bi programetan lagundutako enpresen beharrak identifikatu, laguntza zerbitzuak prestatu edo preskribatu, eta jarraipena egin, barne eta kanpo gaitasunetan oinarrituz (azterlanak, finantzaketa ingeniaritza, prestakuntza…).
  • Beharrezkoa izanez gero, CCI-k antolatzen dituen ekintza berezietan laguntza ematea.

 

Baldintzak

 

Zure profila (formakuntza / esperientzia / gaitasunak)

ADE, merkataritza edo ingeniaritzako Baxoa+3/5 mailako formakuntza eta 3–5 urteko esperientzia gutxienez merkataritza garapenean, enpresa munduan edo industria/zerbitzuetan.

 

Bilatzen dugun profila:

  • Euskara, Frantsesa eta gaztelania menperatzea.
  • Perfil komertziala / lurralde-garapena.
  • Ibilbide industriala eta enpresen eta Euroeskualdeko lurraldeen ezagutza.
  • Sareak eta ekitaldiak dinamizatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio trebetasunak.
  • Mugazgaindiko ekosistemaren ezagutza.
  •  

 

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: 18 hilabeteko aldi baterako kontratua
  • Lanaldia: lanaldi osoa
  • Aurrez ikusitako hasiera data: 2026ko apirilaren 20a
  • Lan lekua: CCI Bayonne Pays Basque, 50-51 allées marines, 64100 BAYONNE
  • Ticket restaurant-ak, RTT, eta telelana egiteko aukera egokitzapen aldia igaro ondoren.

 


Mesedez, bidali zure hautagaitza 2026ko martxoaren 6a baino lehen.

 

Laburpena

Enpresa: Bihartean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Mesedez, bidali zure hautagaitza 2026ko martxoaren 6a baino lehen.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Mesedez, bidali zure hautagaitza 2026ko martxoaren 6a baino lehen.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.