Prest! Aldizkariak kazetaria behar du

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

BLB KOMUNIKAZIOA KOOP. ELK. kazetari bila dabil PREST! aldizkarian eta URIOLA.EUS plataforma digitalean aritzeko. Jardunaldi osoa eskaintzen dugu Deustuko Berbaizu Euskara Elkartearen bulegoan.
 

Baldintzak

Oinarrizko baldintzak
-Ikasketak kazetaritzan, ikus-entzunezkoetan edo antzekoetan.
-Euskara maila altua idatziz zein ahoz.
-Ikus-entzunezko eta maketazio tresnen erabilera.
-Bilboko eta auzoetako euskalgintza eta gizarte mugimendua ezagutzea.
 
Kontuan hartuko da:
-Erredakzio gaitasuna eta esperientzia.
-Sare sozialak erabiltzeko trebetasuna.
-Lan taldean aritzeko gaitasuna.
-Grabazio eta edizio tresnen erabilera: Premiere eta Photoshop bereziki.
-HTML eta Google Analytics tresnen ezagutza.
-Berehala hasteko prestasuna.
-Deustualdekoa izatea.

Langilearen zereginak:

-PREST! aldizkarirako albisteak sortzea eta maketazioan parte hartzea.

-Kolaboratzaile sarea kudeatzea eta handitzea.

-Lan komertziala: publizitatea bilatzea, lortzea eta kudeatzea.

-Bilboko Uriolako langilearekin elkarlanean aritzea.
 
Lanpostuaren zehaztapenak:
-Jardunaldi osoa, astean 40 ordu, astelehenetik ostiralera.
-Bulegoa Deustuko Berbaizu Euskara Elkartearen egoitzan (Ramon y Cajal 42 behea, 48014).
 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Bilboko Uriola

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

-Curriculuma bidaltzeko epea: otsailaren 16tik 25era.
-Ahalik eta arinen hasteko prestasuna.
 
Bidali zure CVa bilbokoaldizkariak@gmail.com helbidera

Bilboko Uriola

Data: 2024-Ots-16
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2024-Ots-25

Enpresaren izena: Bilboko Uriola

Ez dago hautagairik