Proiektu estrategikoen arduraduna

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskampus Fundazioak ibilbide egiaztatua du eragile ugarirekin batera programa eta proiektu estrategikoak eta operatiboak garatzen eta ezartzen. Izan ere, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin, ikerketa zentroekin, Eusko Jaurlaritzarekin, foru aldundiekin, Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa Euroeskualdearekin eta beste erakunde askorekin aritu da halako lanetan.
 
Gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusitibatea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, eta gure helburu nagusia erronka globalei erantzutea eta gizarte inpaktu eta balio gorena sortzea da.
 
Eusko Jaurlaritzak gidatuta, Euskampus Fundazioak diseinatu eta garatzen dituen proiektu estrategikoetako bat Basque Quantum (BasQ) ekimena da, helburu izanik Euskadi nazioarteko erreferentzia bihurtzea Teknologia Kuantikoen arloan.
 
Ekimenaren bitartez, ekosistema sendo eta kolaboratibo bat finkatzea lortu nahi dugu, unibertsitateak, ikerketa zentroak, enpresak eta funtsezko eragile teknologikoak uztartuta, eta, horretarako, bikaintasun zientifikoa, garapen teknologikoa eta ezagutza sektore estrategikoetara transferitzea sustatzen ditugu.
 
BasQ ekimenaren esparruan, Euskampus Fundazioak funtsezko zeregina betetzen du Idazkaritza Teknikoaren jarduerak koordinatzen, hau da, ekimenaren plangintza estrategikoa egiten, plangintzaren zehaztapen operatiboan, jarraipena egiten eta emaitzak ebaluatzen, eta inplikatutako eragileen arteko harremanak dinamizatzen.
 
Proiektuen arduradunaren egitekoa:
Proiektu estrategikoak definitu, planifikatu, koordinatu eta gainbegiratzea, modu integralean. Egiteko hori Basque Quantum ekimenaren esparruan garatuko da, nagusiki, baina baliteke Euskampus Fundaziotik garatu beharreko inpaktu handiko beste arlo eta proiektu garrantzitsu batzuetara ere ireki behar izatea.
 
Proiektuen arduradunak funtsezko zeregina beteko du BasQ lantaldean, eta rol estrategikoa eta operatiboa izango du proiektuaren kudeaketan eta koordinazioan, oro har. Arduradunaren egiteko nagusia BasQ jarduerak kudeatzeko, planifikatzeko eta horien jarraipena egiteko gaitasuna areagotzea izango da, helburu estrategikoen arrakasta bermatzen laguntzea eta ekimenaren inpaktu orokorra maximizatzea.
 
Erantzukizun nagusiak:
  • Proiektuen kudeaketa integrala: proiektuko jardueren plangintza, ezarpena eta jarraipena, betiere ezarritako epeak, mugarriak eta helburuak betetzen direla ziurtatuta.
  • Koordinazio estrategikoa: barneko eta kanpoko lantaldeen arteko interakzioa bideratzea, eta bazkide estrategikoak eta alderdi interesdunak bat etor daitezen sustatzea.
  • Bazkideekin eta erakundeekin harremanetan egotea: Estatuko nahiz nazioarteko unibertsitateekin, ikergune eta teknologia zentroekin, enpresekin, erakunde publikoekin eta beste bazkide estrategiko batzuekin interakzioak koordinatzea eta horretan laguntzea.
  • Dokumentazioa prestatzea: txostenak, bileren aktak, aurkezpenak eta proiektua behar bezala kudeatzeko beharrezkoa den bestelako materiala lantzea.
  • Finantzen jarraipena egitea: aurrekontua kontrolatzen eta baliabideak kudeatzen laguntzea.
  • Komunikazioa: komunikazio estrategiak diseinatzen eta barneko zein kanpoko komunikazio kanalak kudeatzen laguntzea, baita proiektuaren jarduerak ezagutarazten ere.
  • Arriskuen gestioa: proiektuaren garapenean sor daitezkeen arriskuak identifikatzea eta konponbide proaktiboak proposatzea.

Baldintzak

  • Unibertsitateko ikasketak, eta graduondokoa Zientzietan, Ingeniaritzetan, Enpresen Administrazioan edo antzeko arloetan.
  • 5 urtetik gorako esperientzia proiektu konplexuen kudeaketan eta/edo aholkularitzan, ahal dela ingurune teknologikoetan edo berrikuntzarekin lotuta.
  • Proiektuak kudeatzeko eta ofimatikako tresnak (Excel, Word, PowerPoint) erabiltzen jakitea.
  • Maila aurreratua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, ahoz zein idatziz.
  • Modu autonomoan eta taldean lan egiteko gaitasuna, analisirako gaitasuna, lidergo kolaboratiboa, antolaketarako trebetasunak eta emaitzetara bideratzea.
Positiboki baloratuko da
  • Hasten ari diren teknologiak ezagun izatea (batik bat, Teknologia Kuantikoak).
  • Europako funtsen bitartez edo nazioarteko beste erakunde batzuen bitartez finantzatutako proiektuen kudeaketan esperientzia izatea aurretiaz.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal ekosistema ezagutzea.
  • Proiektuen kudeaketari buruzko ziurtagiriak (adibidez, PMP, PRINCE2).
  • Metodologia arinei edo kudeaketa aurreratuari buruzko ziurtagiriak.
Espero diren gaitasunak:
  • Analisirako gaitasuna eta gizarte zientzietako metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak menderatzea.
  • Arazoak modu kontzeptualean eta sormenez konpontzeko gaitasuna.
  • Garapen autonomoa eta ikuspegi pragmatikoa eta arazoak konpontzeko ikuspegia.
  • Jarrera profesional positiboa eta lehentasunetan izandako aldaketetara egokitzeko gaitasuna, lan taldean konfiantza sortzeko.
  • Jarrera proaktiboa proiektu berriak proposatzean eta aukera berriak hautematean.
Gurekin lan eginez, aukera hauek izango dituzu:
  • Euskal Unibertsitate Sisteman eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman egiten duen lanagatik eta lortutako emaitzengatik ongi posizionatuta dagoen eta aintzatetsia den erakunde batean lan egingo duzu.
  • Hainbat erakunderentzako proiektu abangoardistetan parte hartuko duzu, honako hauentzako proiektuetan, besteak beste: administrazio publikoak, zenbait industria sektoretako enpresa aitzindariak eta klusterrak, Euskadiko finantza erakunde nagusiak eta haien obra sozialak.
  • Zure ibilbide profesionala eta pertsonala garatuko duzu, etengabeko prestakuntza sendoaren bidez.
  • Talentu handiko taldeetan lan egingo duzu, lan giro bikainean.
 
Zer eskaintzen dugun:
  • Berehala lanean hastea Bilboko gure egoitzan.
  • Hautagaiaren profilaren arabera negoziatuko den soldata.
  • Kontratu mugagabea.

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Euskampus Fundazioa

Lan mota: Presentziala

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesdunek curriculum vitaea eta aurkezpen gutun bat bidali behar dituzte jobs@euskampus.eu helbide elektronikora, #euskampus_BasQ erreferentzia jarrita, egun hau baino lehen: 2025eko Martxoaren 7a, hau barne.

Euskampus Fundazioa

Data: 2025-Ots-19
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2025-Mar-07

Enpresaren izena: Euskampus Fundazioa