Proiektu garatzailea

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Euskalgintzaren Kontseilua euskararen aldeko gizarte eragileen Euskal Herriko bilgune zabalena da. Kontseiluko proiektu garatzaileak aukera izango du euskalgintza sakon ezagutzeko eta euskararen normalizazio prozesuan eragile izateko. Kontseiluaren proiektu zehatz batzuk kudeatzeko ardura izango du. 

Proiektu garatzailearen eginkizunak: 

  • Hizkuntza-politikei loturiko proiektuak diseinatzea eta aurrera ateratzea. 
  • Askotariko eragileekin bilerak egitea eta harremanak elikatzea. 
  • Hizkuntza-politikari buruzko irakurketak egitea. 
  • Kontseiluaren ildo diskurtsiboa garatzen eta gizarteratzen laguntzea. 
  • Epe ertaineko ikuspegia eta helburu estrategikoak definitzen eta garatzen laguntzea. 

Baloratuko da: 

  • Euskalgintzan, hizkuntza-politiketan edo soziolinguistikan ezagutzak izatea. 
  • Nafarroako errealitatearen ezagutza izatea. 
  • Bilerak dinamizatzeko gaitasuna izatea. 
  • Hizkuntzen ezagutza, bereziki gaztelania eta frantsesa. 

Eskatzen da: 

  • Talde lanerako, harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna. 
  • Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea. 
  • Gidabaimena eta autoa izatea. 

Lan-baldintzak: 

  • Egun osoko lanpostua da eta iraupen mugagabekoa. 
  • Kontratu honek 6 hilabeteko probaldia izango du. 
  • Iruñean zein Andoainen lan egiteko aukera izango du (egun batzuetan baita etxetik ere). 

Laburpena

Enpresa: Euskalgintzaren Kontseilua

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali curriculuma emailez komunikazioa@kontseilua.eus helbidera. 

Azken eguna: 2024ko martxoaren 3a.