Sp 26/27 Lan-eskaintza: Ortoprotesiako irakaslea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Ortoprotesia eta Laguntza Produktuak Goi Mailako Heziketa Zikloko irakasle-taldean sartuko den pertsona bat bilatzen dugu. Hautatutako pertsonak tailerrean garatzen diren izaera praktikoko lanbide-moduluak emango ditu, eta ikasleei protesiak, ortesiak eta laguntza-produktuak diseinatzeko, fabrikatzeko, egokitzeko, doitzeko eta konpontzeko prozesuetan lagunduko die, lanbidearen berezko gaitasun teknikoak garatzen laguntzeko.

Baldintzak

ESKATUTAKO BETEKIZUNAK:

Beharrezkoak diren ikasketak:

  • Ortoprotesia eta Laguntza Produktuak goi-mailako teknikaria.
  • Osasun Zientzien, Ingeniaritza Biomedikoaren, Ingeniaritza Mekanikoaren, Industria Diseinuaren edo antzeko arloetako unibertsitate-titulazioa, baldin eta ortopedia teknikoaren eta ortoprotesien fabrikazioaren arloan lanbide-esperientzia egiaztatzen bada.

Ezinbesteko baldintzak

  • Emango den irakasgairako gaitzen duen unibertsitate-titulua eta beharrezkoa den hizkuntza maila (Euskara, ingelesa, alemaniera, latina edo beste batzuk)
  • Irakasle Masterra edo baliokidea den titulua (KAP, Legean aurreikusitako aldez aurreko esperientziagatiko gaikuntza)
  • EGA titulua edo baliokidea

Lan esperientzia – Baloragarria:

  • Irakasle esperientzia edota nerabekin esperientzia eremu ez-formalean
  • Lan-esperientzia hautagaitza bakoitzak ematen duen espezializazioaren esparruan

 

Laburpena

Enpresa: Fundación Diocesanas- Jesús Obrero Fundazioa. EGIBIDE

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Eskaintza honetan izena eman