SUKALDARI BILA GABILTZA

Deskribapena

Arloa: Ostalaritza / Turismoa

Eskaintzaren deskribapena:

Gure kulturguneko tabernan aldaketak datoz eta gure proiektuaren parte izateko sukaldari bila gabiltza. Horrez gain, lan-poltsa osatzea ere bada gure asmoa, aurrera begira sor daitezkeen beharrei erantzuteko.

Zer eskaintzen dugu?

  • Jardun erdiko lanaldia, urtean 11.861,02 €-ko soldata gordinarekin, 12 ordainsaritan banatuta.
  • Giro atsegin, hurbil eta euskalduna, talde kohesionatu batean lan egiteko aukera.
  • Proiektu gastronomiko baten parte izateko aukera, zure ideiak eta ekarpenak garatzeko.
  • Talde dinamiko eta motibatu batean lan egiteko aukera.
  • Lan-poltsan sartzea, etorkizuneko kontratazio eta deialdietan kontuan hartua izateko.

 

Baldintzak

  • Sukaldaritzan esperientzia izatea, bereziki taberna edo ostalaritza arloan.
  • Plater berriak sortzeko eta karta garatzeko ekimena eta sormena.
  • Kalitatezko produktua eskaintzeko eta aurkezpena lantzeko interesa.
  • Antolaketa ona, garbitasuna eta elikagaien segurtasun arauak errespetatzea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna eta jarrera positiboa.
  • Jarrera ekintzailea, arduratsua eta harremanetarako gaitasuna.
  • Eguneroko zerbitzuaren erritmoari egokitzeko ahalmena.
  • Euskaraz moldatzeko gaitasuna eta kulturarekiko sentsibilitatea.
  • Asteburuetan eta ekitaldietan lan egiteko prestutasuna.

 

Laburpena

Lekua: Markina-Xemein Bizkaia

Enpresa: Uhagon kultur elkartea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Nola eman izena?

Interesa baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: uhagonkultura@gmail.com edo tabernara ekarri.


Entregatzeko epealdia uztailaren 14tik 28ra.

Nola eman izena?
Interesa baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: uhagonkultura@gmail.com edo tabernara ekarri.
Entregatzeko epealdia uztailaren 14tik 28ra.

Uhagon kultur elkartea

Data: 2026-Uzt-23
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Lea Artibai
Udalerria: Markina-Xemein

Eskaintza noizarte:
2026-Abu-31

Enpresaren izena: Uhagon kultur elkartea

Ez dago hautagairik